Udazkena indartsu dator Sonakay talde euskal-flamenkoarentzat eta hiru kontzertu eskainiko ditu boskoteak Euskal Herrian datozen asteotan ‘Sonakay Guztiekin’ diskoa aurkezteko. Gainera, emanaldi benetan berezi bat eskainiko dute azaroaren 6an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian: ‘Sonakay eta Lagunak’ ikuskizuna.
Emanaldi horretan zenbait artisten kolaborazioa izango du boskoteak; sorpresaz beteriko gaua izango da eta oholtza gainean izango dira beraiekin, besteak beste, Iker Lauroba eta Omar Sanchez.