2020an 30 urte bete dira Sorotan Bele taldea entseguekin hasi zenetik. Sorotan Bele Gogoan musika ikuskizunak gorazarre egin nahi dio 1990eko hamarkadan Euskal Herriak izan zuen folk-pop talderik gogoangarrienetakoari, Sorotan Bele taldeari, alegia. Sorotan Belek hiru disko entzutetsu argitaratu zituen eta kantu asko ereserki bilakatu ziren. Nahiz eta taldea desagertu, kantu asko geratu dira, betiko, euskal musika eta kulturaren despentsan.