KONTZERTUAK

Trigger

Data
2021.10.09
Ordutegia
20:30-22:30
Udalerria
Laudio
Lekua
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Prezioa
Faktoriako Bazkideak: 5 € // Ez Bazkideak: 7
Taldea

Eñaut Zubizarreta Mendieta aretxabaletarraren proiektua da Trigger. Biolontxelo kontzertu berezia eskainiko dute Faktorian. Poliedroa aurpegi kopuru finitoz osatutako gorputz geometriko bezala definitu daiteke. Hala identifikatzen dugu biolontxeloa, eta zergaitik ez, baita gure gorputza ere. Baina zer gertatzen da irudimena martxan jarri eta bi gorputz hauek deformatzen baldin baditugu? Eman ahal diezaiokegu batari zein besteari bestelako forma batzuk?

Forma berriak sortzeko beharrezkoa da tresnak eskura izatea, eta baita tresneria hau modu egoki baten erabiltzeko jakintzak izatea. Ideia hori du abiapuntutzat Poliedro Vol. I lanak, munduan zehar biolontxeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu, Euskal Herrira ekarri eta interprete berriak sortzeko hain zuzen ere.

Ikuspuntu kritiko bat beharrezkoa da hegemonia zalantzan jartzeko. Eta horretan ere eragiten du lan honek, egun musika (bere osotasunean) ulertzeko era, pentsamendu mendebaldarra, industria musikala eta abar kolokan jarriz; hangoa zein hemengoa. Interpreteez gain, entzulego orokorra ere trebatu behar baita.

Zuzeneko honetan, beraz, biolontxeloa bestelako forma batzuk hartzen ikusiko dugu, bakarka zein trio formatuan; eta hardcorea, stonerra, flamencoa, technoa edo ta grungea entzun ahal izango ditugu.