DUNBALA PODCAST-A

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ‘podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Badok-podcast-a Dunbala

Abuztuan oporrak hartu aurreko azken saioan, Hannot Mintegia elkarrizketatu dute Moxal proiektuaren azken lanaz hitz egiteko, eta hainbat musikarik (Olatz Salvador, Bananas, Peru Galbete, Nogen, Birkit, Ro eta Urgatz) etorkizun hurbileko asmoak azaldu dituzte. Halaber, ohi bezala, BADOKen aurkitu daitezkeen eduki interesgarrietako batzuk aipatu dituzte.

Badok-podcast-a Dunbala

‘Dunbala’ podcastaren zortzigarren saioan, Badok atarian aurkitu daitezkeen azken nobedadeen berri eman dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek, eta ondoren Zestoako (Gipuzkoa) Gaztain estudiora...

Badok-podcast-a Dunbala

Behi Bideko Andere Xuriak taldea izan da ‘Dunbala’ podcastaren zazpigarren atalaren protagonistetako bat. Pantxix Bidart taldekidea elkarrizketatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek, “t’mAmAztAng”t”...

Badok-podcast-a Dunbala

‘Dunbala’ podcastaren seigarren alea ‘Hautsi da anphora’ diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen...

Badok-podcast-a Dunbala

Dunbala podcastaren bosgarren saioan, azken bi asteetan argitaratutako zenbait kantu berri aipatzeaz gain, diskoen azalak hartu dituzte hizpide Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horretarako...

Badok-podcast-a Dunbala

Hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek hirugarren saioan: Krii Kolektiboari Badok-en egindako elkarrizketa aitzaki, musika elektronikoari heldu diote; bideoklipak ekoizten...

Badok-podcast-a Dunbala

Koronabirusaren krisiak ere eragin dio ‘Dunbala’ podcastaren ekoizpenari, eta ohiko grabazio estudiotik beharrean norbere etxetik osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek bigarren atala....

Badok-podcast-a Dunbala

Badok atariaren ‘Dunbala’ podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple PodcastsGoogle Podcasts