DUNBALA PODCAST-A

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ‘podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Badok-podcast-a Dunbala

Miren Narbaiza musikari eta Ahotseneako koordinatzailea izan da atal honetako gonbidatu nagusia. Amaitu berri den Durangoko Azokaren ezohiko ekitalditik ateratako ondorioez luze eta zabal mintzatu da. Horrez gain, Mikel Iraetaren eta Rafa Ruedaren lan berriak hizpide izan dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak esatariek.

Badok-podcast-a Dunbala

Amaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo...

Badok-podcast-a Dunbala

Bi gonbidatu izan dituzte ‘Dunbala’ podcastaren atal honetan. Batetik, Unai Pelayo elkarrizketatu dute, Burrundaria izenpean kaleratu duen diskoaren harira. Ondoren, Beñat Rodriguez Olrait estudioko...

Badok-podcast-a Dunbala

Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen “Bakarhilketa”, Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz...

Badok-podcast-a Dunbala

Musika jaialdien eremuan murgildu dira Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador. Arkaitz Villar Beratu jaialdiaren antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu dute. Hirugarren urtez antolatu dute jaialdia...

Badok-podcast-a Dunbala

Kontzertuetako argazkilaritzari eskaini diote Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek 14. atalaren tarte nagusia. Horretarako, Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga elkarrizketatu dituzte. Iraundegi 80ko hamarkadatik...

Badok-podcast-a Dunbala

Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxieraren berri izan genuen duela egun batzuk. Euskal musikarien lana plazaratzeko ezinbesteko aterpe izan da Plateruena hamasei urtez. Abiapuntu horretatik,...

Badok-podcast-a Dunbala

Donostiako Zinemaldiaren aitzakian, modu batean edo bestean zinemarekin loturiko abestiek osatu dute ‘Dunbala’ podcastaren 12. atala. Besteak beste, Mursego, Ama Say, Norman, Jousilouli, Amorante,...

Badok-podcast-a Dunbala

Abuztuko etenaldiaren ostean itzuli da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek zuzendutako saioa. Azken asteetan argitaratutako nobedadeak izan dituzte hizpide, tartean Dena hirukote gaztearen rock...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple PodcastsGoogle Podcasts