Bertsioak, alde ala kontra?
2021-11-12Azken aldian ugari dira euskal abestien bertsioak egitea erabaki duten taldeak eta abeslariak. Kantu baten moldaketari ekiterakoan hainbat ikuspuntutik egin daiteke, jatorrizkoarekiko atxikimendutik zein jatorrizkoa berrasmatzeko asmotik. Horietako batzuk entzungo ditugu atal honetan, besteak beste Iseok egindako "Baldorba" (Benito Lertxundi) eta Jon Maiaren "Nirekin" (Gozategi).