Bonberenea Ekintzak, 20 urte
2022-06-03Tolosako Bonberenea gune autogestionatuaren baitan sorturiko Bonberenea Ekintzak zigiluak 20 urte egin ditu. Bi hamarkada horietan ehundik gora disko argitaratu ditu eta plataforma garrantzitsua bilakatu da euskal diskogintzan. Urtemuga ospatzeko 14 talde bildu dituen jaialdi handia antolatu du eta horretaz guztiaz hitz egiteko Patxi Muñoa Bonbereneako kidea gonbidatu dute. Horrez gain, MICE, Gilda, Bonberenea Txaranga eta Kuraiaren kantu bana entzuteko parada izan da.