Euskal metal musikari eskaini diote 'Dunbala' podcastaren atal berria eta horretaz hitz egiteko ia inor baino aproposagoa den Inaxio Esnaola Aranzadi kazetari eta "metalaren aktibista" gonbidatu dute. Hogei urte betetzear den Herriko Burdina webgunearen arduraduna da Esnaola, euskal metala sustatzeko martxan jarri dituen beste hainbat ekimenen artean.