Elektronika, bideogintza eta beste
2020-04-10Hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek hirugarren saioan: Krii Kolektiboari Badok-en egindako elkarrizketa aitzaki, musika elektronikoari heldu diote; bideoklipak ekoizten dituen Arriguri kolektiboko Xabi Ojinagarekin mintzatu dira eta Itziar Ituño aktorearekin abiatu dute euskal kulturgileen gustuko musika ezagutzeko sail berria. Sara Zozaya, Nizuri Tazuneri & Urgatz, Ingot eta Olatz Zugastik jarri dute musika.