DUNBALA PODCAST-A

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ‘podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Badok-podcast-a Dunbala

Badok atariaren 'Dunbala' podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik egindako 'Elkarrekin egon ginen' topaketa izan dute abiapuntu, eta ondoren Arima taldearen zuzenekoaz, Keu Agirretxearen 'Lagunak, ura eta bakea' proiektuaz, eta Testura, Verde Prato eta Liherren disko berriez hitz egin dute.

Badok-podcast-a Dunbala

Koronabirusaren krisiak ere eragin dio ‘Dunbala’ podcastaren ekoizpenari, eta ohiko grabazio estudiotik beharrean norbere etxetik osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek bigarren atala....

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple PodcastsGoogle Podcasts