Estilo askotariko abesti berriak
2021-03-26Azken asteetan argitaratutako kantu berrien errepasoa egin dugu atal honetan. Horrela, estilo askotariko laginak entzun ahal izan ditugu: Lamiak hirukoteak riff gitarra sendoak ekarri ditu, LauKatuk pop-rocka, Xatiro eta Raperuk jarri dute rap alea, muturreko metalera hurbildu gara Broken Legacyrekin, blues akustikoan murgildu gara Rolan Garcesekin eta esperimentazio elektronikoa dastatu dugu Myriam RZMrekin.