'Hautsi da anphora' diskoak 40 urte
2022-02-23'Dunbala' podcastaren seigarren alea 'Hautsi da anphora' diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen diskoak. Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek lau lagun gonbidatu dituzte diskoari buruz hitz egitera: Josu Zabala eta Maite Larburu musikariak, Imanol Agirre Loraldia jaialdiko zuzendaria eta Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea.