DUNBALA PODCAST-A

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ‘podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Badok-podcast-a Dunbala

Twitterren ibiltzen baldi bazara, agian ikusiko zenuen Izkander Fernandezek galdetegi berezi batzuk egiten dituela hainbat urtetako diskorik onenak zein izan diren hautatzeko. 'Top' zerrenda horietan ageri diren lan ezagunez, ezusteez eta joerez aritu da 'Dunbala' podcastean.

Badok-podcast-a Dunbala

«Mugako» proiektu bat Nokodek: nahasten dituzte diziplinak, hizkuntzak, artistak eta publikoa… Bideo eta musika sormen jaialdi bat da, eta apirilaren 1ean egingo dute aurten,...

Badok-podcast-a Dunbala

Ez da erraza izenburuko galderari erantzutea, baina Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek badituzte urteak ekarriko duenari buruzko aurreikuspen batzuk. Orain arte ezagututako aurrerapenen bidetik,...

Badok-podcast-a Dunbala

Gauza askori buruz hitz egiteko aukera eman die aste honetako gonbidatuak Jagoba Salvadorri eta Eneritz Furyaki: Haritz Harregi teknikaria ekarri dute ‘Dunbala’ podcastera. Haren...

Badok-podcast-a Dunbala

Olaia Inziartek bere estreinako diskoa atera du: ‘Lehengo lepotikan burua’. Hari buruz hitz egin du Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin.

Badok-podcast-a Dunbala

Durangoko Azokaren ‘olatua’ pasatuta, hari begira jarri dira berriro Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador, beste sosegu batekin, aurtengoak ekarri duenaren balantze bat egiteko. Horretarako...

Badok-podcast-a Dunbala

Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek idazleek idatzitako hitzak dituzten kantuen zerrenda bat egin dute saioan, aurten kaleratu diren eta Durangoko Azokan egon diren diskoekin....

Badok-podcast-a Dunbala

Oraingoan ere Bizkairari begiratu diote Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Maria Rivero elkarrizketatu dute, joan den astean egin zuten BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketari...

Badok-podcast-a Dunbala

Bilboko Espora espazioa ezagutzen? ‘Entzungunea’ deitzen diote haiek. Mikel Vega eta Ibon RG kideek azaldu dute zer den: Larraskituk utzitako hutsunearen gainean sortu dute,...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple PodcastsGoogle Podcasts