Kontzertu aretoen memoria
2020-10-09Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxieraren berri izan genuen duela egun batzuk. Euskal musikarien lana plazaratzeko ezinbesteko aterpe izan da Plateruena hamasei urtez. Abiapuntu horretatik, beste zenbait areto hartu dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta haiekin lotutako oroitzapen pertsonalak aletu dituzte, Glaukoma, Akauzazte, Willis Drummond eta Liberen musikaz lagunduta, besteak beste.