DUNBALA PODCAST-A

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ‘podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Badok-podcast-a Dunbala

Udako atsedenaldiaren ostean itzuli da 'Dunbala', eta beste itzulera bat izan du hizpide atal honetan. Izan ere, Musikazuzenean.eus kontzertuen agenda digitala hasi da berriz martxan. Halaber, Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioak 150. atala aireratu du aste honetan. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Koldo Otamendi gonbidatu dute podcastera.

Badok-podcast-a Dunbala

Aste honetako albiste nagusietako bat izan da Ødei rap abeslariaren bakarkako lehen diskoaren argitalpena. 2zio taldeko kide ohiak bere lanaren gaineko ardura osoa hartu...

Badok-podcast-a Dunbala

Apirilaren 1ean kaleratu zuen Peru Galbetek bere lan berria. “Beiratu” du izenburu, eta hitz joko bat planteatzen du begiratzearen eta zerbait beira bihurtu eta...

Badok-podcast-a Dunbala

Badira sei urte Eñaut Marti Zinkunegi oriotarra Shanghai hirira joan zenetik ikasketak amaitzera eta geroztik musikari gisa ibilbidea garatzen ari da Txinan. Shanghai Qiutian...

Badok-podcast-a Dunbala

Musika eta irudien arteko harremanaz aritu dira saio honetan, eta zehazkiago zuzeneko emanaldietan irudiak jartzen aritzen direnen zereginaz. Horretan iaioak diren Maialen Belaustegi (Testura,...

Badok-podcast-a Dunbala

Aste honetan abiatu da Bilboko Loraldia jaialdiaren ekitaldi berria. Euskarazko sorkuntzaren hainbat disziplinatako sormen lanak erakutsiko ditu martxoaren 27a bitartean. Amaia Ocerin jaialdiko komunikazio...

Badok-podcast-a Dunbala

‘Dunbala’ podcastaren seigarren alea ‘Hautsi da anphora’ diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen...

Badok-podcast-a Dunbala

Atal honetan Ander Zulaika bateria jolea elkarrizketatu dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Labeque ahizpak eta beste hainbatekin ibilitakoa da...

Badok-podcast-a Dunbala

2000ko hamarkadan Donostialdean izan zen eszena hartu dute hizpide atal honetan, Instagram sare sozialeko “Beste batek egindako abestia naiz” kontutik abiatuta. Kontua sortu zuen...

Badok-podcast-a Dunbala

Hainbat musika kazetarik aukeratutako kantu eta diskoen zerrendak argitaratu ditu BADOK atariak aste honetan, 2021. urteak emandakoaren laburpen gisa. Zerrenda horiek aukera ona izaten...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple PodcastsGoogle Podcasts