Nokodek bideo eta musika jaialdia
2023-03-24«Mugako» proiektu bat Nokodek: nahasten dituzte diziplinak, hizkuntzak, artistak eta publikoa... Bideo eta musika sormen jaialdi bat da, eta apirilaren 1ean egingo dute aurten, Hendaiako Borderline fabrikan (Lapurdi). Boladan dagoen adimen artifizialak toki nabarmena hartuko du, Ander Fernandez antolakuntzako kideak Dunbalan azaldu duenez.