![Badok-podcast-a Dunbala](https://www.badok.eus/wp-content/themes/badok-dynamic/img/badok-podcast-dunbala.jpg)
Urtzi Iza musikaria eta ekoizlea
2023-05-12Ez da erraza Urtzi Izak zer egiten duen zerrendatzea. «Musikan nabil», esan du 'Dunbala' saioan egindako elkarrizketan. Musikaria da, eta Otoi proiektuan murgilduta dabil azken boladan; aurretik, Enkore eta Empty Files taldeetan aritu izan da, besteak beste. Teknikaria eta ekoizlea ere bada, eta Bilboko Eten espazio sonoroa baliatzen du bere lanerako. Haren lanean sakontzeko baliatu dute aukera.