2014.05.24
Fran Lasuen

Fran Lasuen

Gauzak live

PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Jose Luis Canal, pianoa

EROSI
Denborak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina
  • Jesus Belmonte, gitarra
  • David Nanclares, gitarra, baxua, kontrabaxua
  • Oscar Andolfo, bateria, perkusioa

 
Eguenetako kantuak

PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa, biolina, perkusioa, teklatuak, alboka
  • David E. Passingham, ahosoinua, ahotsa
  • Jesus Belmonte, gitarra, ahotsa
  • David Nanclares, baxua

 
Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Fran Lasuen, ahotsa eta biolinak
  • Luis Camino, perkusioak eta koroak
  • Pello Irizar, pianoa
  • Alex Zabala, kontrabaxua
  • Jose M. Gonzalez, klarinetea
  • Ana Somokurtzio, ahotsa

 
Denborak
play_buttonadd_button

Zakhur hil bati

Denborak

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
play_buttonadd_button

Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
play_buttonadd_button

Havana Club (Jainkosak maite diren antzera)

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra

Denborak
play_buttonadd_button

Fangioren autoa

Denborak

Denborak
play_buttonadd_button

Carreira mínima

Denborak

Denborak
play_buttonadd_button

Ardurabakuen aeroplanoa

Denborak

Izukaitz taldearen sortzaileetako bat izan zen Fran Lasuen, 70eko hamarkadaren erdialdean. Ibilbide laburra izan zuen Izukaitzek, baina handia izan zen euskal folkaren berriztapenean utzitako arrastoa. Taldearekin ari zen bitartean, irakasle lanetan hasi zen, Eibarko ikastolan eta institutuan. Bi disko argitaratu ondoren Izukaitzenak egin eta gero, Oskorri taldean sartu zen Lasuen, Izukaitzen taldekide izandako Bixente Martinezekin batera. Oskorrin 1993. urtera arte aritu zen Lasuen, eta parte hartu zuen Bizkaiko taldearen diskorik arrakastatsuenetako batzuetan, abeslari, biolin jotzaile eta konpositore gisa.

Kontraesanak bizi du Lasuen, musika sortzerakoan. Iraganetik, musika tradizionaletik abiatzen da, arriskua lagun, beste eremu batzuetara eramateko. “Musika tradizionala guztiz maitagarria zait, baina betiere laborategi gisa jorratzeko. Errespetu handia diot, nondik gatozen eta zer garen adierazten duelako, baina betiere aurrera begiratzeko tresna izan behar du” (1). Eskuadra Zarra izan zen Fran Lasuenek Oskorritik atera eta gero martxan jarritako lehen proiektua. Bertan hasi zen musika tradizionalaren ikuspegi garaikidea garatzen. Fran Lasuen & Eskuadra Zarra (Aztarna, 1996) grabatzeko hainbat musikari bildu zituen: Luis Camino (perkusioak), Pello Irizar (pianoa), Alex Zabala (kontrabaxua), Ana Somokurtzio, Costa Branco (gitarra portugesa)… Kubako eta Portugalgo musikaren lehen eraginak ageri dira Lasuenen konposizioetan, hurrengo diskoetan ere nabarmenduko direnak.

1901

Fran Lasuen.

1998an, David Passingham (harmonika eta ahotsa) eta Jesus Belmonte (gitarra eta ahotsa) musikariekin ostegunero elkartzen hasi zen Lasuen, musika joz ondo pasatzea beste helbururik ez zutela. Bilkura haiek Eguenetako Bandaren sorrera ekarri zuten lehenengo, eta Eguenetako kantuak diskoa (La Fabrica de Ideas, 2001) ondoren. Instrumentazio urriaren bakuntasuna aldarrikatu zuen hirukoteak, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz abesturiko kantu zerrendan.

Eguenetako Bandako musikariek lagundu zioten eibartarrari orain arte egin duen azkeneko lana prestatzen: Denborak (Karonte, 2005). Horiez gain, kolaboratzaile bikainak bildu zituen: Ibon Koteron, Kepa Junkera, Niño Josele eta Mafalda Arnauth portugaldarra, hain zuzen ere. Disko “kreola” dela esan du Lasuenek, hainbat kultura eta musikaren mestizaje lana. Hain zuzen, hainbat hizkuntza (euskara, portugesa, gaztelania…), musika tresnak (alboka, soinu txikia, cavaquinhoa, djembea, berimbaua, darbuka, gitarra flamenkoa…) eta giroak (tango, morna, fado, rap, pop…) nahasten ditu.
1904

Bakarkako ibilbideaz gain, hainbat talde eta bakarlarirekin kolaboratu du Fran Lasuenek azken 30 urteotan (Kepa Junkera, Itoiz, Amaia Uranga…), Txatanuga Futz Band taldea sortu zuen eta Kubako Soneros del Changüi taldearen diskoa ekoitzi zuen. Musikan izan ezik, ikus-entzunezkoen arloan eta antzerkian ere esperientzia luzea du Lasuenek. Hainbat telebista saiotako ekoizle, gidoilari eta zuzendari izan da, Markeliñe taldearen Underground antzezlaneko musika sortu zuen, eta aktore eta musikari lana egin zuen Tanttakaren Ekaitz-txorien eskua-n. Horrez gain, instalazioa landu du (Hydrozone), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen aginduz poesia, antzerkia, musika, teknologia eta zientzia batzen dituzten bi sorkuntza taularatu ditu: Gauzakiak eta gizakiak-Nanocosmos eta Energeia.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Berria, 2005eko ekainaren 12a
Gauzak live

ABESTIAK:

Teluris

Quelque fois

Cyranoren ura

Habanera-Danzón

Lo nengoela

Por morrer uma andorinha

De Sarandí pa Zabala

Noche azul

Oroimen berbatia

Armintza

Denborak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zakhur hil bati

Fangioren autoa

Carreira mínima

Argi-zulo / Rasgo de luz

Ardurabakuen aeroplanoa

Argi-dantza

Instructions

Proverbe chinois

Infernu press

Leonen sukaldean

Zikiro beltza

Eguenetako kantuak

ABESTIAK:

Fishing

Kantatu orduko

Harness

Hurrengo geltokia

Velocity song

Eulixak

A mis 82 años

Zer moduz bestela?

Alperrik

8th walk to the 8th dream

Alkate ez denaren doinua

Fran Lasuen & Eskuadra Zarra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ta ezin etsi

Havana Club (Jainkosak maite diren antzera)

Kontu barri bat

Lo nengoela

Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du

Oroimeneko portua

Mikeren ikatza

Cats want to live

Ilusio saltzailea

Fado bat?

Ez dut gure herria saltzeko

Itsaso guztiak ("Gato Pérez" oroituz)