2018.02.27
Joxe Ripiau

Joxe Ripiau

  • 1996 - 2000
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Reggaea, Ska
Irungo AEK-ko beteranoak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, baxua, ahots nagusia
  • Jabier Muguruza, eskusoinua, koruak
  • Sergio Ordoñez, bonboa, guiroa, koruak
  • Asier Ituarte, tronboia

 
Bizitza triste eta ederra
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, baxua, ahotsa
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Sergio Ordoñez, perkusioa
  • Asier Ituarte, tronboia

EROSI
Paradisu zinema
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, baxua, ahots nagusia
  • Jabier Muguruza, akordeoia, koruak
  • Sergio Ordoñez, bonboa, guiroa, koruak
  • Asier Ituarte, tronboia

EROSI
Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Garazi Muguruza, ahotsa
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Jabier Muguruza, akordeoia

EROSI
Karpe diem
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, ahotsa, baxua
  • Jabier Muguruza, akordeoia, koruak
  • Sergio Ordoñez, güiro, perkusioak

EROSI
Positive bomb
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Iñigo Muguruza, baxua, ahots nagusia
  • Jabier Muguruza, akordeoia, koruak
  • Sergio Ordoñez, güiro, perkusioak

EROSI
Positive bomb
play_buttonadd_button

Positive bomb

Positive bomb

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

Kaiser sose

Paradisu zinema

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

Errege-Moffin

Paradisu zinema

Karpe diem
play_buttonadd_button

Karpe diem

Karpe diem

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

Dantzan egin lasai, Norman

Paradisu zinema

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

Kabilia hautsia da coraçao

Paradisu zinema

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

Habana, abenduak 31

Paradisu zinema

Negu Gorriak desegin aurretik plazaratu zuen Iñigo Muguruzak (Irun, Gipuzkoa, 1964ko abenduaren 17a) bere talde berria. Erdialdeko Amerikara egindako bidaietan ezagutu zituen Perico Ripiao izeneko taldeak. Abeslari batek eta hiru musikarik (guira, tambora eta akordeoi jotzaile bana) osatu ohitu dute Perico Ripiao bat, eta erritmo azkarreko dantzarako musika egiten dute. Eredu hori bere erara moldatuz, Joxe Ripiau sortu zuen Muguruzak (baxua), Jabier anaiarekin (akordeoia) eta Sergio Ordoñezekin (perkusioa eta guira).

Joxe Ripiau

Jabier Muguruza, Sergio Ordoñez eta Iñigo Muguruza.

Karibeko erritmo bero, alai eta dantzagarriak jorratu zituen Joxe Ripiauk 1996tik 2000ra bitartean: ska, reggae, raggamuffin, merengue, cumbia… Kontzertuak ematen hasi aurretik grabatu zuen lehen diskoa, Positive bomb (EsanOzenki, 1996), eta udako kontzertuetan eman zuen ezagutzera egitasmo berria. Disko hartan bi bertsio esanguratsu zeuden: “Cherry oh baby” (Eric Donaldson) eta “Pressure drop” (Toots & The Maytals) klasiko jamaikarrenak. Hurrengo urteetan heldu ziren Karpe diem (Esan Ozenki, 1997), Paradisu zinema (Esan Ozenki, 1999) —disko horretako kantu bakoitza film bati lotuta zegoen: Casablanca, Chinatown, Los olvidados, Usual Suspects,  eta Bizitza triste eta ederra (Esan Ozenki, 2000).

Joxe Ripiau Euskal Herria Zuzenean

Joxe Ripiau, Euskal Herria Zuzenean jaialdian, 1998. urtean. (Berria)

Hirugarren diskotik aurrera Asier Ituarte (tronboia) taldeko kide bilakatu zen. Disko bakoitzak areagotu egin zuen Joxe Ripiauren arrakasta —“Pedro Mayo”, “Kaiser Sose”, “Paradisu zinema” eta beste hainbat kantu oso entzunak izan ziren—, eta atzerrian kontzertuak eskaintzeko bidea ireki zion. Besteak beste, Alemanian, Italian, Suitzan, Marokon eta Japonian aritu zen, baina Euskal Herritik kanpo Herrialde Katalanetan lortu zuen harrerarik onena. Haatik, Kortatu eta Negu Gorriak-ekin gertatu zen bezala, bere onenean zegoela taldeari amaiera ematea erabaki zuen Iñigo Muguruzak. “Joxe Ripiaurekin iritsi zen memento bat instrumentazioaren aldetik-eta nahiko mugatuak geundela eta orduan esan nuen: edo taldea big-band bat bilakatzen da eta bateria eta gitarra sartzen ditugu kantei bidea emateko edo bestela aldatu egin behar da” (1). 2000ko azaroaren 3an eman zuen azken kontzertua Joxe Ripiauk, Bilboko Kafe Antzokian.

JR3

Iñigo Muguruza, Sergio Ordoñez, Jabier Muguruza eta Asier Ituarte.

Ordurako buruan zuen talde berri bat sortzea, oso bestelakoa. Berriz gitarrari heldu eta Sagarroi jarri zuen martxan 2001ean. Hura desegin ondoren, Lurra sortu zuen. Horrez gain, film labur bat zuzendu zuen 2001ean, Nahia.

Joxe Ripiauko gainerako taldekideetatik, Jabier Muguruzak bakarkako ibilbide emankorra garatu du urte hauetan. Sergio Ordoñez Esne Beltza taldean aritu da hainbat urtez, eta gaur egun bere proiektu propioa du: Patxuko Nice.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.816. zenbakia, 2001eko uztailak 15
Irungo AEK-ko beteranoak (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ijitoen estigma (zuzenean)

Bizitza triste eta ederra
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ijitoen estigma

Antoine nahasia

Armen kultuaren aurka

Ichi do kiri dake

Sorgindu nahi ninduzun

Sobera isil

Batzuk Babilonia

Gaslight

S.D.F.

Gabriela

Bi bihotz

Bizitza triste eta ederra

Paradisu zinema
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kaiser sose

Errege-Moffin

Esaidazue

Kabilia hautsia da coraçao

Habana, abenduak 31

Missing

Egun motela

Piratarena

Nere leihotikan

Chinatown

Afrikan blues

Kunbia sol minor-en

Dantzan egin lasai, Norman

Loa, loa, garia

Karpe diem
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Karpe diem

Pedro Mayo

Deabruaren kunbia

Jacqueline

Karpe diem farrantxi cover

Izpiritu librea

Guiro garratza

El Alamo gogoan

Baleike

Paradisu zinema

Txikira beti ordago

Sekretua entzutea da

Maracaibo

Positive bomb
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Positive bomb

Izar txikia

Matilda

Gerezi begiak

Margarita

Barixeku

Lo

Presaka

Munduko nagusi

Clouseau inspektorea

Batzuk Babilonia

To be or to beee

Adan