2017.10.15
Rafa Rueda

Rafa Rueda

  • 1972
  • Mungia (Bizkaia)
  • Pop-rocka
  • Webgunea
Hiri kristalezkoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra
  • Jaime Nieto, baxua
  • Txus Aranburu, teklatuak
  • Ander Zulaika, bateria, perkusioa

EROSI
Jainko txiki eta jostalari hura
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Urdangarin, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Bingen Mendizabal, biolina, ahotsa
  • Kirmen Uribe, ahotsa poemetan

EROSI
Gabrielen lekua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, gitarra, baxua, teklatuak, ahotsak

EROSI
Enaren geometria
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra
  • Txus Aranburu, teklatua, eskusoinua
  • Joseba Irazoki, gitarra, lap steel gitarra
  • Arkaitz Miner, biolina, mandolina
  • Jaime Nieto, baxua, kontrabaxua
  • Iban Urizar, korneta
  • Jose Manuel Sampedro 'Xanpe', bateria

EROSI
Haragizkoa

PARTAIDEAK

  • Edorta Jimenez, ahotsa
  • Rafa Rueda, gitarra, xilofonoa, ahotsa
  • Jaime Nieto, baxua

 
Zuhaitz okerretan gora noa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarrak
  • Joseba Irazoki, gitarra
  • Zeljko McMullen, soinu ehundurak
  • Fernando Saunders, baxua
  • Jane Scarpantoni, biolontxeloa
  • J. T. Lewis, bateria

EROSI
Saredun eskua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarrak
  • Rufo Urbina, bateria
  • David Gonzalez, baxua
  • Mikel Azpiroz, hammond c3, north electro, sintetizadoreak

EROSI
Hauxe
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Petti, ahotsa, gitarra
  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra
  • Txuma Murugarren, ahotsa
  • Natxo Beltran, bateria
  • Ekaitz Hernandez, baxua
  • Rafa Aceves, teklatuak
  • Rufo Urbina, bateria
  • David Gonzalez, baxua
  • Mikel Azpiroz, hammond c3, north electro, sintetizadoreak
  • Josu Zabala, trikitixa
  • Bingen Mendizabal, bioelektra
  • Alex Ruiz de Azua, harmonika

EROSI
Zaharregia, txikiegia agian

PARTAIDEAK

  • Kirmen Uribe, irakurketak
  • Mikel Urdangarin, ahotsa eta gitarra akustikoa
  • Bingen Mendizabal, biolina eta koroak
  • Rafa Rueda, gitarra elektrikoa, ahotsa eta koruak
  • Mikel Valverde, ilustrazioak eta argazkiak

EROSI
Kea
play_buttonadd_button

Kea

2003 - Metak

PARTAIDEAK

  • Rafa Rueda, ahotsa, gitarra, teklatuak
  • David Gonzalez, baxua
  • Joakin G. Pikaza, gitarra
  • Borja Barrueta, bateria

EROSI

Rafa Rueda PI.L.T. taldeko abeslari eta gitarrista gisa eman zen ezagutzera 90eko hamarkadan, batez ere “Hil da jainkoa” kantu arrakastatsuari esker, baina azken urteotan metal musika baztertu eta   pop-rockarekin lotutako bakarkako ibilbidea garatu du. Hain zuzen, PI.L.T.-en etenaldi bat aprobetxatu zuen bere bakarkako lehen diskoa grabatzeko, beste hiru musikariren laguntzarekin: David Gonzalez baxu jotzaile eta Pi.L.T.-eko taldekidea -gaur egun Berri Txarrak-en jotzen du-, Joakin G. Pikaza gitarrista -Ama Say eta Zein? taldeetan aritutakoa- eta Borja Barrueta bateria jotzailea. Kea (Metak) izenburua jarri zion hamar kantuz osaturiko lanari. PI.L.T.-en diskoen soinu esperimentaziotik urruti, kantuak biluztera jo zuen Ruedak bakarkako lehen diskoan. Jeff Buckley, Elvis Costello edota The Beatlesen eragina jaso zuen Ruedak kantu haietan. “Jeff Buckleyren Grace diskoak harrapatuta eduki ninduen urtebetez, eta Costello betidanik gustatu zait. (…) Suzanne Vega ere asko gustatzen zait. The Beatles-en eragina aipatzen dudanean, kantuen tratamenduari buruz ari naiz: erabiltzen zituzten tresnak, kantuen egiturak, armoniak, melodiak… Oso sinpleak eta zuzenak ziren, beti-betikoak nolabait esateko” (1). Ruper Ordorika-k ahotsa jarri zuen diskoari izena ematen dion kantuan.

Hiru urte geroago heldu zen Saredun eskua (Gaztelupeko Hotsak, 2006), bere bigarren diskoa, baina horren aurretik Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko diskoa koordinatu zuen: Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005 (Gaztelupeko Hotsak, 2005). Hainbat kantarik parte hartu zuten diskoan, eta Rafa Rueda ekoizpen artistikoaz arduratu zen, “Kanta ariña” abestia sortu eta grabatzeaz gain. Disko hartako musikariekin grabatu zuen Saredun eskua -David Gonzalez, Rufo Urbina eta Mikel Azpiroz (Lau Behi, Elkano Browning Cream…)- eta zenbait lagunengana jo zuen hitzak osatzeko: Gotzon Barandiaran, Jon Benito, Kirmen Uribe eta Edorta Jimenez idazleak, Unai Iturriaga bertsolaria… “Oharkabean pasatzen diren gauza ttipiei” buruzko kantuak dira disko honetakoak.

?????????????????????????????????????????????????????????????????????????????

‘Zuhaitz okerretan gora noa’ diskoaren aurkezpenean. (Jon Hernaez / Argazki Press)

Urte berean Azkarateko (Nafarroa) Katarain estudiora itzuli zen Rueda, Txuma Murugarren eta Petti kantariekin batera partekatutako Hauxe diskoa (Gaztelupeko Hotsak) grabatzeko. Bakoitzak bina abesti grabatu zituen. Ruedarenak: “Hodeietan” eta “Boga boga” herrikoiaren moldaketa.

Hirugarren diskoarekin autoekoizpenaren bidea hartu zuen Ruedak.  Zuhaitz okerretan gora noa (2008) AEBetako musikariekin grabatu zuen, Jonan Ordorika soinu teknikariaren eta Fernando Saunders baxu jotzailearen arteko adiskidetasunaren ondorioz. Lou Reeden taldeko musikariaz gain, Jane Scarpantoni biolontxelo jotzailea (Lou Reed, Bruce Springsteen, Sheryl Crow, Patti Smith eta beste hainbatekin aritutakoa), J.T. Lewis bateria jotzailea (Marianne Faithfull, Living Colour, Herbie Hancock, Lou Reed…) eta Zeljko McMullen soinu artista izan zituen ondoan Ruedak. Baita Joseba Irazoki gitarrista nafarra ere (Atom Rhumba, Petti…). “Loturak” kantua aukeratu zuten singlea izateko eta Mikel Clemente-k zuzendu zuen bideoklipa. Diskoko hamar kantuen artean John Cale galestarraren (The Velvet Underground) “Paris 1919” kantuaren bertsio bat dago.

4595429

Rafa Rueda. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

2010. urtean Haragizkoa ikuskizuna martxan jarri zuten Ruedak eta Edorta Jimenez idazleak. Omar Navarrok -Jimenezek poesia lanak sinatzeko erabiltzen duen heteronimoa- urte berean kaleratutako Haragizko amoreak (Susa) liburuko poemak musikatu zituen Ruedak, eta Jaime Nieto baxu jotzailearen eta Joseba Barrenetxea argazkilariaren laguntzaz ikuskizuna osatu zuten. Ondoren, disko batean jaso zuten elkarlana.

Hori ez zen izan Ruedaren lehen esperientzia musika eta poesia ikuskizunetan. 2003. urtean Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna sortu zuen Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal (Nahiko, Hertzainak) eta Mikel Valverde marrazkilariarekin batera. Hamar urte geroago, taldea berriz elkartu zen Jainko txiki eta jostalari hura sortzeko eta taularatzeko. Horrez gain, Gabrielen lekua sentikarian (2013) parte hartu du Ruedak. Musika, bertsoa, antzerkia eta poesia biltzen ditu Gabriel Arestiren omenez sortutako ikuskizun honek, eta Ruedaz gain, Andoni Egañak eta Oier Guillanek hartzen dute parte.

Enaren geometria (2011) da Ruedaren bakarkako laugarren eta, orain arte, azken diskoa. “Etengabeko aldaketen” inguruko diskoa da, Ruedak berak aurkezpenean azaldu zuenez (2). Ohi bezala, Jonan Ordorikarekin grabatu zuen Azkaraten, baina musikari taldea eraberritu zuen: Txus Aranburu eta Arkaitz Miner (Tapia eta Leturia, Ruper Ordorika…), Iban Urizar (Andrakan, Cafe Teatro…), Jaime Nieto, eta PI.L.T.-en taldekide izandako Jose Manuel Sampedro Xanpe. Aurrekoa bezala, autoediziora jo zuen Ruedak diskoa argitaratzeko, baina kasu honetan bere webgunean (rafarueda.net) eta kontzertuetan bakarrik jarri zuen salgai. “Ez al dakizu” izan zen diskotik ateratako singlea, eta hemen ikusi ahal duzu Bilboko Bi FM irratian egindako interpretazio akustikoa.

3703

Rafa Rueda, ‘Enaren geometria’ diskoaren promozioko argazki batean. (Joseba Barrenetxea)

Ekoizle gisa, Pettiren On, Txuma Murugarrenen Hegazkinen arima, Anje Duhalderen Sorminetan, Jon Enbeitaren Hainbeste, hain gitxi eta Kokein taldearen Kokein diskoetan egin du lan. Musikari gisa, Mikel Urdangarin eta Txuma Murugarrenekin harreman estua izan du, haien zuzeneko taldean eta diskoetan jo baitu. Jabier Muguruza eta Kashbad-en diskoetan ere parte hartu du, beste hainbat kolaborazioren artean.

Antzerkirako musika lanak ere egin ditu: Lauaxeta herri opereta (Maskarada, 2005), Otehitzari biraka -Mikel Urdangarin eta Bingen Mendizabalekin batera- (Kukai-Tanttaka, 2006), Ohean (Maskarada, 2008) eta Antartikako lorea (Erre produkzioak, 2010). Halaber, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugako ospakizunen barruan, Hemen gaude ikuskizunaren alderdi musikalaz arduratu zen Rueda.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Entzun! aldizkaria, 2003-11-24
  • (2) Berria egunkaria, 2011-11-04

Atzera

Zubiaren erdian

Atzera

Iraila zen

Atzera

Zubiaren erdian

Zuz: Begoña Crew

Atzera

Little cowboy

Atzera

Jon (akustikoa B aldea saioan)

Egilea: Julen Idigoras

Hiri kristalezkoa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Angel

Jon

Nahikari

Roy Batty

Little Cowboy

Eleonora

Maryana

Ainara

Oroitz

Irina

Gabrielen lekua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Poesia mailu bat da

Nire izena

Bilbaoko kaleak

Neure mendean

Aresti eta Basarri

Zorrotzako portuan aldarrika

Gizonaren ahoa

Egia bat esateagatik

Beldurra gosari

Preso gaudenon ahoetatik

Iparragirreren bozean noa

Naizena, diodana

Enaren geometria
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Maleta hutsak

Distantzia

Enara galduak

Ez al dakizu

Aldiro

Izkina izoztuak

Inor bagina

Lagun 2

Egun eder honetan

Hombre lobo

Astea

Haragizkoa

ABESTIAK:

Aldarri egiten du haragiak

Iraila zen

Usainak

Sabako erregina

Goizeko sagarra

Zeuon itzalak

Titanioa

Okarana

Itsasoaren aurrean

Zuhaitz okerretan gora noa
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Isildutakoak

Autoan

Jira eta buelta

Paris 1919

Kolibria

Goiz batez

Lligams

Auzo berriren batean

Bizipoza zer den

Argazkiekin zorretan

Loturak

Saredun eskua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Aineza

Printzesa

Bi musu

Udaberri lorea (Primula veris L)

Umetan

Desagertuena

Inoiz ez da bihar

Txikia

Bila

Amildegiko txakurra

Hauxe
play_buttonadd_button

Hauxe

2006

ABESTIAK:

Gaua eta kea

Xoria kantari

Han dena errazagoa da beti

Hodeietan

Txomin Iantziren kantua

Atean joka

Boga boga

Kea
play_buttonadd_button

Kea

2003

ABESTIAK:

Leihotik begira

Ohantzea

Bide erdian

Kea

Zuzen?

Hitz antzuak

Argi diskretuan

Gurariak ibaietan

Batela

Euria