80ko hamarkadaren amaieran sortu zen taldea, Bizkaian, eta Rafa Rueda musikariaren lehen proiektua izan zen, Mugiako Akiu plaza taldeko kideekin osatu zuena. Pop-rocka zen nagusi Broken Bihotzen kantuetan, Desioak izena gradua galtzen duenean diskoan ageri den bezala. Taldea banatu egin zen 1993an, Rafa Ruedak Pi L.T. metal talde berria sortu zuenean.