Amiltzen grunge eta rock-alternatiboko taldea da, Zarautzen sortua. 90eko hamarkadako rock taldeak ditu inspirazio iturri, hala nola Smashing Pumpkins, Berri Txarrak eta Deftones. Melodia atseginak riff indartsuekin nahasten ditu. 2022an maketa bat grabatu ondoren, 2024an kaleratu zuen lehen lan luzea, Letra txarrez.