Bilbon sortu zen D-Rais taldea, 2008an. 90eko hamarkadako punk-rockaren eragina dute beren lanean, eta azkartasuna, oinarri aldakorrak eta pisu melodiko handiko ahotsak uztartzen dituzte. 2016an kaleratu zuten lehen diskoa, Desagerpen baten egunerokoa, euskarazko kantuak eta gaztelaniazkoak bildurik. Gaizka Varelak (ahotsa, gitarra), Eneko Ajangizek (baxua, ahotsa), Aitor Pallaresek (gitarra) eta Iyan Altubek (bateria) osatzen dute taldea.