Bermeon sortu zen Etxekalte taldea, 2016an. Unai Irisarri (gitarra, ahotsa), Aritz Lertxundi (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondo (gitarra) dira kideak. Post-rocka da nagusi haien musikan. 2019an kaleratu zuten lehen diskoa, Gure hizkeran izenekoa, eta 2022an bigarrena, Nor da norbera?, Elkar diskoetxearen eskutik. 2024an EP bat argitaratu zuten: Inertziak estali.