2015.09.04
Olatz Zugasti

Olatz Zugasti

Hitzño bat erran eta, banua berhala
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa, teklatua, programazioak
  • Ander Ederra, gitarrak
  • Gratxina Lertxundi, haizezko tresnak, ahotsa
  • Amaiur Cajaraville, baxua
  • Ander Zulaika, bateria, perkusioak

EROSI
Orion zuzenean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa
  • Ander Ederra, gitarra
  • Amaiur Cajaraville, baxua
  • Ander Zulaika, bateria, kajoia
  • Gratxina Lertxundi, teklatuak, flauta, ahotsa

EROSI
Ur goiena, ur barrena...
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa, teklatua, programazioak
  • Julen Alonso, eskusoinua, teklatuak
  • Ander Ederra, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoak, bouzoukia
  • Joanes Ederra, baxua
  • David Gorospe, bateria

EROSI
Gau hotzenean ere
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa, teklatuak
  • Mixel Ducau, gitarra akustikoak, gitarra elektrikoa, banbuzko klarinetea, saxofoi sopranoa
  • Caroline Phillips, zarrabetea
  • Arkaitz Miner, arrabita
  • Amaiur Cajaraville, kontrabaxua
  • Iñigo Egia, perkusioak

EROSI
Elearen lainoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa, teklatuak
  • Xabier Zeberio, biolina
  • Francisco Herrero, biola
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Rafael Alonso, oboea
  • Mixel Ducau, saxofoia, banbuzko klarinetea
  • Blas Fernandez, bateria
  • Angel Unzu, gitarrak, perkusioa, teklatuak, armonika, baxu akustikoa
  • Mikel Fernandez, programazioak, teklatuak, perkusioa, ahotsa, pianoa

EROSI
Bulun bulunka
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa, teklatuak
  • Angel Unzu, mandolina, perkusioa, bouzoukia
  • Jose Miguel Martinez Esparza, klarinetea, klarinete baxua
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Kutxo Otxoa de Eribe, biolina
  • Alan Griffin, flauta

EROSI
Kantu baten bila nabil
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Olatz Zugasti, ahotsa, harpa
  • Pako Diaz, bateria, perkusioa
  • Joseba Tapia, trikitixa
  • Fernando Ederra, baxua
  • Joel Merah, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa
  • Joxe Mari Irastorza, flauta, gaita
  • Elena Gonzalez, biolina
  • Pello Irizar, teklatuak
  • Benito Lertxundi, gitarra akustikoa, bodhran-a, teklatuak

EROSI

Hamahiru urte zituela ezagutu zuen Olatz Zugastik Benito Lertxundi. Lehenagotik bazuen haren berri, diskoen bidez, baina aurrez aurre, lehenengoz, Hernaniko Urumea ikastolan herri kantagintzari buruz Lertxundik ematen zituen saioetan ezagutu zuen. Zortzi urtetatik, gitarra oparitu ziotenetik, musikarako eta kanturako zaletasun handia izan zuen Zugastik, eta ikastolako urteroko jaialdietan abesteko prest agertzen zen beti. Horietako batean Lertxundik berak lagundu behar zion gitarrarekin, baina ez zen agertu kantari oriotarra. Hala ere, Zugastiren ahots fina gogoan gorde zuen Lertxundik, Altabizkar/Itzaltzukobardoari diskoan (Elkar, 1981) abes zezan deitu baitzion bi urte geroago; hain zuzen, aitari Orreagako gatazkan euskaldunek hildakoak zenbat diren galdetzen dion haurraren ahotsa egin zezan. Handik bi urtera, hamazazpi urte zituela, Lertxundiri zuzenekoetan laguntzen hasi zen Zugasti. Gaur egun bikotea osatzen dute, eta alaba bat dute.

Entrevista en Orio a la cantante y arpista Olatz Zugasti.

Olatz Zugasti. (Jon Urbe / Argazki Press)

Disko haren grabazioan ezagutu zuen harpa Zugastik. Ordurako musika zelta oso gustukoa zuen, Hernaniko talde batean aritua zen, baina Alan Stivell bretoiaren Renaissance de l’harpe celtique diskoa entzutea erabakigarria izan zen Baionako Kontserbatorioan harpa ikasketak egiteko izena eman zezan. Balkanetako musikak ere asko markatu du Zugasti.

Benito Lertxundiren diskoetan eta haren zuzeneko emanaldietan abeslari nahiz harpa jotzaile gisa aritzeaz gain, bakarkako bidea ere egin du Zugastik. Hain zuzen, kantari oriotarrarekin lanean hasi eta hamar urteren buruan,Kantu baten bila nabil (Elkar, 1991) kaleratu zuen, harpa oinarri hartuta pop eta musika zelta ezkonduta. «Musika zeltak sartzeko eta hunkitzeko gaitasun berezia du, lirismo handiko musika da alde batetik, eta erritmo oso markatutako dantza horiek biziak dira, mundu osoan dira musika honen menpekoak. Hala ere, ni ez nintzateke menpekoen multzo horretan sartuko. Musika interesatzen zait, baina oro har» (1). Joel Merah gitarrista baionarrarekin landu zituen moldaketak, eta Lertxundik berak ekoitzi zuen lan hura.

1921

Olatz Zugasti, ‘Elearen lainoa’ diskoaren aurkezpenean. (Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Zortzi urte geroago sehaska kantu batekin itzuli zen: Bulun bulunka (Elkar, 1999). Diskoetxearen enkarguz egindako lana izan zen, eta euskal kantutegian arakatuz osatu zuen Zugastik errepertorioa. «Kuttunki egindako diskoa da, sentitzen dut halako harrotasun bat horrekin. Nik uste dut gela txiki batean egon zitekeen giroa diskoratzen jakin genuela Angel Unzuk eta biok. Goxotasuna eman genion» (2).

Lertxundiren diskoetan eta zuzenekoetan parte hartzearekin batera, bere sorkuntza landuz jarraitu du Zugastik, horren emaitzak oso tarteka plazaratu badira ere. Haatik, bakarkako zuzenekorik ez du eskaini, neurri handi batean Lertxundirekin aritzeak baldintzatuta. Elearen lainoa hirugarren diskoan (Elkar, 2002). Itxaro Borda eta Henriette Aire idazleen hainbat poema musikatu zituen Zugastik, musikari talde zabal eta bikain baten laguntzaz.

739

Pello Ramirez eta Patxi Zubizarretarekin, ‘Baina nik poza kantatutzen det’ ikuskizunean. (Berria)

Hernaniko ikastolan haurtzaroko garaietan jasotakoa gaur egungo haurrei itzultzen saiatu da Zugasti azken urteotan. Izan ere, Orioko Herri Ikastolan sortutako abesbatza zuzentzeko eta haurrei herri kantutegia ezagutarazteko ardura hartu du. Haziak bere fruitua eman zuen 2008. urtean, ikastolako bederatzi haurrek osaturiko Olaxka kantu taldeak lehen diskoa kaleratu baitzuen. Ondoren, talde horretako zenbait kidek Gau hotzenean ere (Elkar, 2010) diskoan parte hartu zuten. Lan hori Mixel Ducaurekin ondu zuen Zugastik, Errobi taldeko kide ohia arduratu baitzen ekoizpenaz eta musika laguntzaz. Disko horretako doinu eta hitz gehienak Zugastik sortu zituen.

Sortzeaz gain, herri musika ezagutzera emateko lanean ere ibilia da Zugasti, irrati saioak aurkeztu baititu Egin Irratian eta, azken hamarkadan, Euskadi Irratian (Kantaita).

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Argia, 1.546. zenbakia, 1995
  • (2)Berria, 2006ko uztailaren 4a
Mairu baratzetan

Mairu baratzetan

Grabaketa: Maria Garmendia, Julen Leturiondo

Mairu-baratzen aireko irudiak: Iñaki Etxeberria

Dantzariak: Ane Muguruza, Gratxina Lertxundi

Atzera

Mairu baratzetan

Grabaketa: Maria Garmendia, Julen Leturiondo

Mairu-baratzen aireko irudiak: Iñaki Etxeberria

Dantzariak: Ane Muguruza, Gratxina Lertxundi

Hitzño bat erran eta, banua berhala
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ganbaratik

Muga gabeko hondartzara

Izarraitz magalean

Lohitzunean barna

Badakizu

Mairu baratzetan

Oihartzun egiten zigun

Zuhainik gorena

Oi, Amaiur

Mendian zoinen eder

Orion zuzenean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Agur eta ohore (zuzenean)

Sena (zuzenean)

Mezularia (zuzenean)

Bakean ala otzandua (zuzenean)

Gau hotzenean ere (zuzenean)

Goizeko bortzetan (zuzenean)

Amerikara noa (zuzenean)

Neguko arratsalde batean (zuzenean)

Itoitz (zuzenean)

Bat, biga, hirur... (zuzenean)

Karriketan barna (zuzenean)

Azkenean Katmandu (zuzenean)

Erregiñe ta saratsa (zuzenean)

Ni gatibu hartzeko (zuzenean)

Ur goiena, ur barrena (zuzenean)

Sorginkerian galdu (zuzenean)

Bizirik gaudelako (zuzenean)

Kantu baten bila nabil (zuzenean)

Mirotzak (zuzenean)

Ni Olentzero naiz (zuzenean)

Ur goiena, ur barrena...
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bizitza ederra da

Kondaira

Ur goiena, ur barrena

Agur eta ohore

Bizitzaren baitatik

Sena

Joko arauan

Bat, biga, hirur...

Mezularia

Mendekaitz eta jostakin

Ni gatibu hartzeko

Isilpeko atea

Bakean ala otzandua

Gau hotzenean ere
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zure olatuei

Mutil horaila

Gau hotzenean ere

Saregilea

Nora ote zara joan

Basa izan naizenean

Lo kanta

Amaiur

Dontzellatxo

Izpegiko hasperena

Alkandora saretua

Erraondo

Oria ibaia

Bizirik gaudelako

Gau hartan

Bizirik gaudelako 2

Kantu baten bila nabil
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kantu baten bila nabil

Bitxikeria bat

Neguko arratsalde batean

Arin-arin

Zazpi eijera baditut

Mundua nere aurrean

Ez hitzik egin

Ixilunerik ezean

Egunero bezala

Baratzeko pikuak

Ahaide delizius huntan