2014.05.26
Pier Paul Berzaitz

Pier Paul Berzaitz

  • 1952
  • Muskildi (Zuberoa)
  • Herri kanta, Kantautorea
Egunsentiaren kantak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pier Paul Berzaitz, ahotsa
  • Joxan Goikoetxea, akordeoia, pianoa, sintetizadoreak, programazioak, perkusioa
  • Txema Garces, baxua
  • Michel Longaron, bateria
  • Maider Zapirain, biolontxeloa
  • Roberto Yaben, gitarra elektrikoa

EROSI
Hemen
play_buttonadd_button

Hemen

2011 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Pier Paul Berzaitz, ahotsa
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Igor Telletxea, bateria
  • Txema Garces, baxua
  • Xanet Arozena, gitarra elektrikoak
  • Francisco Herrero, biolina, biola
  • Luis Fernandez, biolontxeloa
  • Angel Unzu, mandolina, bouzoukia
  • Joxe Mendizabal, akordeoia
  • Ertizka abesbatza, ahotsak

EROSI
Arnaud d\'Oihenart (1592-1667)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pier Paul Berzaitz, ahots nagusia
  • David Arriola, saxofoi altu eta sopranoa
  • Jean-Christian Irigoien, akordeoia
  • Stephane Garin, bateria, perkusioa
  • Beñat Amorena, bateria, kaxa
  • Nicolas Caumon, kontrabaxua
  • Xabier Salaberri, klarinetea, klarinete oinarrizkoa
  • Maitane Sebastian, biolontxeloa
  • Oliver Parrot, bioloia
  • Philippe Ezkurra, badoneoia
  • Stephane Goueyte, tronpeta
  • Jerome Capdepont, tronboia
  • Xabier Coquelle, tronboia
  • Jean-Philippe Vie, sousbassophone
  • Eric Devallon, saxofoi baritonoa
  • Joel Merah, gitarrak, yukulele, piano, tronpeta, akordeoia, organoa, banjoa, mandolina, piano toy, programaketa, glockenspiel, clavier, bandurria, cytare toy, harmonika, euphonium

EROSI
Lili baten kantorea
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Luis Camino, perkusioa
  • Txema Garces, baxua
  • Angel Unzu, gitarra, bouzouki, perkusioa
  • Mikel Andueza, saxofoia
  • Juana Etxegoien, flauta eztia, txirula
  • Maitetxu Aldaregia, biolina
  • Et Incarnatus, hari orkestra
  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Pier Paul Berzaitz, ahotsa

EROSI
Baratze bat
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Karlos Gimenez, pianoa
  • Luis Camino, perkusioak
  • Javi Area, bateria, perkusioak
  • Txema Garces, baxua, kontrabaxua
  • Pascal Gaigne, gitarra
  • Juan Navarro, klarinetea
  • Xabier Zeberio, biolina
  • Pello Ramirez, biolontxeloa
  • Iñaki Garmendia, zeharkako flauta
  • Erramun Oiarzabal, saxofoi altua
  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Herve Michaud, oboea, adar ingelesa

EROSI
Han eta hor
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Pier Paul Berzaitz, ahotsa
  • Remi Brel, pianoa
  • Daniel Brel, bandoneoia
  • Daniel Vialla, gitarra
  • Alain Perpetue, bazona, txirula
  • Bernard Davant, kontrabaxua

EROSI
Egunsentiaren kantak
play_buttonadd_button

Esku hutsik hiltzen gara

Egunsentiaren kantak

Baratze bat
play_buttonadd_button

Baratze bat

Baratze bat

Baratze bat
play_buttonadd_button

Zantxo Azkarraren heriotzea

Baratze bat

Lili baten kantorea
play_buttonadd_button

Matalazen hiltzea

Lili baten kantorea

Hemen
play_buttonadd_button

Ene lurra

Hemen

Baratze bat
play_buttonadd_button

Aski balitz

Baratze bat

Egunsentiaren kantak
play_buttonadd_button

Gerezien denbora

Egunsentiaren kantak

Egunsentiaren kantak
play_buttonadd_button

Geroa esperantzaz beterik

Egunsentiaren kantak

Hemen
play_buttonadd_button

Hemen

Hemen

Lili baten kantorea
play_buttonadd_button

Xalbadorren heriotzean

Lili baten kantorea

Zuberoako abeslaririk handienetakoa da Pier Paul Berzaitz. Azken urteak Pauen irakasle eman baditu ere, Zuberoaren abeslaria izan da, bertako tradizio eta jendeei lotuta baitago haren kantutegia. “Muskildin edota Urdiñarben euskalduna izatea gauza naturala zen, Maulen ez. Ez bakarrik eskuararen aldetik, hiriko gauza ere bazen, baserriko izaitea izugarria zen. Hartara, errebeldia amini bat sortu zen eskualdunon baitan. Zenbaitek errebeldia hori baliatu zuten eskuararen kontra joaiteko. Belaunaldi zenbait Parisera joan zen Euskal Herria fini zelakoan. Funtzionario eta jendarme sartuz hainbat. Beste batzuk, berriz, eskual kantuari eta kulturari ekin genion. Sofrikario hori daramagu nolazpait (1).

Berzaitz 70eko hamarkadan hasi zen kantuan, Guk taldean, Joanes Borda, Beñat Sarasola, Panpi Lacarrieu eta Beñat Davantekin. “Behinola, Damaskorako bidean, argia ikusi nuen Beñat Sarasola eta Guk taldeko bertze lagunekin topatzean; suerte handia izan zen enetzat. Eskual kantua, kultura eta hizkuntzari lotua bizi naiz, eta ez dut duda egin sozietate horretan zela ene eginbidea” (1). Guk taldearen kantu askoren doinuez arduratu zen Berzaitz. Taldearen hitzak Sarasolak egin ohi zituen gehienetan. Taldearen aurkezpen ofiziala 1974an izan zen, Aita, seme, laborari ikuskizunarekin. Geroago, pare bat single argitaratu zituen, eta 1977an lehen diskoa heldu zen, Laborari, langile eta nagusi… (Elkar).

76

Pier Paul Berzaitz, ‘Baratze bat’ diskoa kaleratu berritan. (Berria)

1979an taldea utzi zuen Berzaitzek, eta Parisera joan zen banketxe batean lan egitera. 1987an kaleratu zuen bakarkako lehen lana, Han eta hor (Elkar), Frantziako (Daniel eta Remi Brel anaiak) eta Euskal Herriko (Alain Perpetue, Beñat Davant) musikariekin. Orduz geroztik, presarik gabe, merkatuaren legeetatik aldenduta argitaratu izan ditu lanak. Hamahiru urte geroago kaleratu zuen Baratze bat (Elkar, 2000), Berzaitz entzule talde zabalago batentzat ezagun egin zuen diskoa, batez ere diskoari izenburua ematen dion kantuari esker. Berzaitzen aurreko lanen aldean, ekoizpen handiko lana izan zen. Karlos Gimenez arduratu zen moldaketez eta musikari talde bikaina aukeratzeaz: Pascal Gaigne, Xabier Zeberio, Javi Area, Pello Ramirez, Txema Garces…

Aspalditik kontzertuetan ematen zituen kantuetatik sorta bat grabatu zuen hurrengo diskoan: Lili baten kantorea (Elkar, 2005). Itxaro Borda idazlearen olerkien gainean Berzaitzek sortutako doinuak,  Etxahun-Iruri-renak (“Matalazen hiltzea”), herri kantuak (“Bereterretchen kantorea”) eta Xabier Lete (“Xalbadorren heriotzean“) eta Imanol Lartzabalen (“Barne kanta“) bertsio bana bildu zituen zuberotarrak, berriz ere Karlos Gimenezen gidaritzapean egindako diskoan.

3395

Pier Paul Berzaitz eta Karlos Gimenez.

Arnaud D’Oihenart (1592-1667)-Poèmes de jeunesse (Elkar, 2008) diskoan, poeta zuberotarraren gaztaroko olerkiak musikatu zituen, soinuan hari instrumentuei protagonismo berezia emanez. Hemen (Elkar, 2011) da orain arte argitaratu duen azken diskoa. Itxaro Bordaren zenbait poema musikatu ditu, Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak” moldatu du eta katalanez abesturiko kantu bat (“Vath d’Aspa“) grabatu du Berzaitzek lan horretan.

Berzaitzen sorkuntza lana ezin da, halere, bere diskografiara mugatu. Hain zuzen, musikak adina garrantzi hartu du pastoralak haren azken hogei urteotako obran. Lau pastoral idatzi eta zuzendu ditu: Harizpe (1991), Atharratze jauregian (1997), Madalena de Jaureguiberry (2000) eta Ramuntxo (2003). Horrez gain, Elkanoren semeak (1998) eta Euskaldunen Izpiritua (1999) antzezlanetan musika komediaren generora hurbildu zen. 2008an Orreaga estreinatu zuen Baionan, dantza, musika, antzerkia eta bestelako osagaiak batzen dituen ikusgarria. Or Konpon elkartearen 30. urtemugaren kariaz antolatutako ikuskizunean, parte hartu zuten Beñat Axiari kantariak, Aezkoa gizon abesbatzak, Theatre du Versanteko antzezleek eta 50 dantzarik, besteak beste. Halaber, Ze bolada! Jean Errecarten so begiz (2009) ikuskizun musikala sortu du, Jean Errekart politikariaren historian oinarrituta, Beritza konpainiak ekoitzi eta Jean-Dominique Espilek zuzendua.

Orreaga ikuskizunaren bide beretik, Amaiur: haien ametsa gurea da ikuskizun artistiko-musikala estreinatu zuen 2012ko uztailaren 21ean Nafarroako herri horretan (2). Azkenik, Egunsentiaren kantak kantaldi kolektiboan parte hartu zuen 2013. urtetik aurrera, Erramun Martikorena, Estitxu Pinatxo eta Magali Zubillaga kantariekin eta Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean.

Testua: Jon Benito

  • (1) Argia, 1.771. zenbakia, 2000ko uztailaren 23a
  • (2) Berria, 2012ko uztailaren 18a
Esku hutsik hiltzen gara

Esku hutsik hiltzen gara

Zuz: Ion Mari Beasain

Atzera

Esku hutsik hiltzen gara

Zuz: Ion Mari Beasain

Egunsentiaren kantak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Esku hutsik hiltzen gara

Geroa esperantzaz beterik

Jakobe

Euskal Herri maitea

Gerezien denbora

Hiri maiteak

Imanol Larzabal lagunari agurra

Eternitatea

Denborareki

Nere aita zenari eskaintza

Eki eder

Xalbadorren heriotzean

Non gridate più

Hemen
play_buttonadd_button

Hemen

2011

ABESTIAK:

Ene lurra

Hemen

Larrazken ederra

Vath d'Aspa

Atharratzeko bidean

Begiratzen dit gogoan

Road's End

6 A.M. Hendaia

Martxa baten lehen notak

Baztango lurra

Nevadarako artzainer

Ikusten duzu goizean

Larrun

Arnaud d'Oihenart (1592-1667)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bana zer hobe

Margarita

Argia daritzanari

Zutzaz bertzerik

Maitenaren gal-kexua

Aspaldi neure gogara

Zenbat lehorra zabal baita

Xuria daritzanari

Grazianari

Beltxaranari

Aspaldian nabila

Joanaren betheginzarrea

Zure begi

Ezkontidearen hil-kexua (Museen kontra)

Neguan elhurte batez

Ni zuretzen hasi bezain sari

Zatoz, Izpiritua! Euskal elizaren tradizio berritua (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Zure baitan, jauna

Azken afaria ezkeroz

Agur aingeruen erregina

Hamahiru (t)alde (Askoren artean)

ABESTIAK:

Neurriak