Rafa Rueda eta Euskeria Abesbatza
Rueda deritzo Rafa Ruedaren proiektu berriari. Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu bere bakarkako lan minimalistan. Oraingo honetan, oso modu berezian eramango du oholtzara: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzako 15 ahotsek lagunduta. Ikuskizuna, argiztapen eta eszenografia bereziaz jantzita egongo da.