
Bi hamarkada bete ditu Iruñeko brass band taldeak, 'XX' lana plazaratu du hura ospatzeko, lau aldez osaturiko disko bikoitza. MurMur Iruñeko Euskalerria Irratiaren egoitzan izan da taldeko bi kideak elkarrizketatzeko.
Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Bi hamarkada bete ditu Iruñeko brass band taldeak, 'XX' lana plazaratu du hura ospatzeko, lau aldez osaturiko disko bikoitza. MurMur Iruñeko Euskalerria Irratiaren egoitzan izan da taldeko bi kideak elkarrizketatzeko.

MurMur-en bidaia sonikoa honako hauek osatu dute: Ezezez, Silitia, Txopet, KAK!!, Audience, Gaüze, Marte Lasarte, Peiremans+, Eñaut Elorrieta, Ibil Bedi eta Peru Galbete

‘Zeruak eta sabaiak’ bigarren diskoa kaleratu berri dute, teklatuen atmosfera dotorean, gitarra zorrotzetan eta ahots leun bezain indartsuan oinarrituriko pop zenbaitetan lanbrotsu zenbaitetan argitsu...

Honako hauekin osatu dugu gure gaurko murmurioen bidaia: Laja; La Txama; Broken Brothers Brass Band; Dupla; Menta Tormenta; Izaki Gardenak; Larra Bideak; Anonyme Popular;...

Iraileko lau igandez pieza bana argitaratuta mihia zorrotz bezain zintzo astindu du elkarrizketan, bere kantuetan egin ohi duen modura. Flamenkoaren eta raparen arteko loturez,...

Azken asteotako nobedadeetako batzuk entzun ditugu MurMur-en; hasi Garazi Esnaolaren piano leunetik, igaro Iker Munduateren eta Saguxar-en ambient giroetara, Kattalin eta Nenufarrak-en pop-elektronikoa, Aguxtin...

Lur diskoa plazaratu zuten iazko urte hondarrean, eta Tolosako Topic-en aurkeztuko dute urriaren 9an. Angelun egin dugu hitzordua eta aritu zaizkigu diskoaz zein euren...

Udan zein udazken hasiera honetan plazaraturiko hainbat kantu berri entzungo ditugu MurMur-en. Honako musikari eta taldeen piezak entzungo ditugu, euren murmurio eta oihartzun: AimarZ...

11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du ‘Abandonatuak’ lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu ‘MurMur’...

‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo...