MURMUR PODCAST-A

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Badok-podcast-a Murmur

‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo musikaren norabideaz, eta bere kezkez eta zalantzez. Hitz egin du beti kantuaren alde, eta oroitu du gogominez bere anaia Jonan ere. Saio honekin agurtuko gara uda ostera arte. Udaldi eta musika on!

Badok-podcast-a Murmur

Udan zein udazken hasiera honetan plazaraturiko hainbat kantu berri entzungo ditugu MurMur-en. Honako musikari eta taldeen piezak entzungo ditugu, euren murmurio eta oihartzun: AimarZ...

Badok-podcast-a Murmur

11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du ‘Abandonatuak’ lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu ‘MurMur’...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple Podcasts