MURMUR PODCAST-A

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Badok-podcast-a Murmur

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

Badok-podcast-a Murmur

Badok Musika atariak Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean ondutako potcast saioa da ‘MurMur’. Lehen saioan sara Zozaia musikaria izan da gonbidatua. Gorka Erostarbek gidatuko du saioa...

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple Podcasts