
Hendaiako Borderline Fabrikan egin dugu hitzordua Habia laukoteko bi kiderekin, Maia Iribarnerekin eta Elena Hairarekin. Ahots harmoniak eta hari instrumentuak ardatz hartuta osatu dute ‘Omen’ lan berria, ahozko tradizioa, klasikoa eta popa uztartzen dituen lengoaia propioa eta jolaserako espazioa tartekatuz. Murmur batean aritu gara diskoaz, tradizioaz, eszenaratzeaz eta beste.


