2016.10.26
Gari

Gari

  • 1963
  • Legazpi (Gipuzkoa)
  • Rocka
  • Webgunea
Estutu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Natxo Beltran, bateria
  • Oier Aldekoa, baxua
  • Miguel Moyano, gitarra
  • Gari, ahotsa, gitarra

EROSI
Lou Reed, mila esker (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarrak, koruak
  • Fernando Saunders, baxua, programazioa, ahotsak
  • Txus Aranburu, rhodes teklatua
  • Dalibor Mraz, bateria

EROSI
Ez da amaiera. Live Analogic Recording / Elkar Studio Sessions
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarrak
  • Miguel Moyano, gitarrak
  • Txarli Solano, baxua
  • Karlos Aranzegi, bateria

EROSI
Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (Askoren artean)

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra akustikoa
  • Jon Agirrezabalaga, programazioa, gitarra elektrikoa

 
Ez da amaiera
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra, teklatua
  • Miguel Moyano, programazioak, gitarra, teklatua
  • Borja Barrueta, perkusioa
  • Jon Piris, kontrabaxua

EROSI
16 lore (1984-2009)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Fran Iturbe, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa
  • Karlos Aranzegi, bateria
  • Mikel Azpiroz, hammond organoa, pianoa
  • Miguel Moyano, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, programazioa, teklatua

EROSI
Esperantzara kondenatua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra
  • Karlos Aranzegi, bateria
  • David Gonzalez, baxua
  • Fran Iturbe, gitarrak, ahotsak
  • Mikel Azpiroz, teklatuak

 
0-tik
play_buttonadd_button

0-tik

2004 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra
  • Hasier Oleaga, bateria
  • Iosu Izagirre, baxua, koruak
  • Juanma Gereñu, gitarra, koruak
  • Kepa Martinez de Albeniz, teklatua, koruak, akordeoia
  • Koldo Uriarte, piano, koruak

 
Gari ta Otoitz Gure Alde zuzenean

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa
  • Ibon Urizar, baxua
  • Iban Tato, gitarra
  • Javi Garitaonandia, bateria

 
Eguzki berritan zaude
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra
  • Victor Celada, bateria
  • Arturo Garcia, bateria
  • Txarli Solano, baxua
  • Fran Iturbe, gitarrak

 
Gari
play_buttonadd_button

Gari

1995 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Gari, ahotsa, gitarra
  • Victor Celada, bateria
  • Mikel Irazoki, baxua, koruak, teklatuak
  • Fran Iturbe, gitarra

 
Eguzki berritan zaude
play_buttonadd_button

Eguzki berritan zaude

Eguzki berritan zaude

Estutu
play_buttonadd_button

Yase

Estutu

Gari
play_buttonadd_button

Apar urrunak

Gari

Eguzki berritan zaude
play_buttonadd_button

Zaharra zara Bilbo

Eguzki berritan zaude

Hertzainak taldeko sortzaile ez izan arren, Josu Zabalarekin batera, Gasteizko bandari aurpegia jarri zion Iñaki Garitaonaindiak (Legazpi, Gipuzkoa, 1963). Taldean sartu aurretik, Legazpiko Ziper taldean aritu zen kantari zenbait urtez, rock-and-roll eta rock gogorreko doinuak landuz. Ziperrek ez zuen diskorik argitaratu, baina Hertzainak taldearekin zortzi disko grabatu zituen. 1983. urtean, Xabier Montoia ordezkatzeko Hertzainak-en sartu bezain pronto, gaztetasunaren indarra eta agertoki gaineko probokazioa ekarri zizkion Garik taldeari.

547

Gari, 80ko hamarkadan.

1993. urtean, bakarkako bideari ekin zion, bi urteko isilunea apurtuz. Rock eta punk zertzeladak izan ziren nagusi Hertzainak taldearen lehen urteetan, geroago joera berriak, pop giroak, folk doinuak eta bestelakoak jorratu zituen arren. Bakarlari gisa, ordea, rocka izan du bizkarrezur nagusia. Horrela, 1995. urtean, bakarka emanaldi batzuk egin ondoren, lehen diskoa grabatzera sartu zen Lorentzo Records estudioan. Victor Celada (bateria), Fran Iturbe (gitarra) eta Mikel Irazoki (baxua) musikariek lagundu zioten Gari (Elkar, 1995) ontzen. Bertan ziren gaur egun abeslariaren kantu esanguratsuenetakoak diren batzuk: “Amets”, “Astiro eta amorruz“, “Apar urrunak“…

Estudioko bigarren diskoa estreinakoaren jarraipentzat har daiteke. Eguzki berritan zaude(Elkar, 1997) izendatu zuen eta lehen diskoak baino bi urte geroago ikusi zuen argia. Taldearen bizkarrezurrari eutsi zion, eta kolaboratzaile ugari eraman zituen estudiora: Karlos Mahoma (RIP), Roberto Moso (Zarama), Jon Maia bertsolaria, Josu Zabala, Bingen Mendizabal… Bigarren diskoa argitaratzearekin batera, bide berriak nola urratu aztertzen hasi zen Gari. Hala, hurrengo diskoetan gaztelania eta euskara erabiliko zituela adierazi zuen jendaurrean. Horrek ika-mika eta zeresan ugari piztu zituen, baina erabaki tinkoa zen Garik hartutakoa, eta erdaraz abesturiko lehen kantuak (“Hablando sólo”, “Amanece”, “No es fácil” eta “Tan lejos”) zuzeneko disko batean heldu ziren: Gari eta Otoitz Gure Alde(Iparretarrak Records, 2002). Zaldibarko (Bizkaia) hiru musikari gazterekin bat egin zuen kantuak prestatzeko, eta Bilboko Kafe Antzokian grabatu zuen, 2002ko urtarrilaren 10ean, zuzenean. Diskoa Gara egunkariarekin batera saldu zen.

2115

‘Esperantzara kondenatua’ diskoko promozio argazkia. (Alberto Garcia-Alix)

Disko horrek aro baten amaiera ekarri zuen. Euskal Herria eta musika aldi batera utzi eta Perura joan zen Gari denboraldi baterako. Urtebete eman zuen Peruko oihanean bizitzen -”infernuan”, haren hitzetan-, baina kantuak egiten jarraitu zuen. Handik bueltatutakon, beste disko bat grabatu zuen. Izenburu argigarria jarri zion: 0-tik (Elkar, 2005). Nolabait, berriz hastea izan zen. “Nire aurreko diskoak aurrera ateratzeko, oso bide zailak ibili behar izan nituen. Orain dena erraztasunak izan dira, nik neuk ere errazagoa egin dudalako. Bai arlo artistikoan bai pertsonalean, oso borrokalaria izan naiz beti, lubakian sartuta denbora gehiegi eman dut, eta orain beste era batera hartzen dut”, azaldu zuen (1). Jazz musikariekin grabatu zuen lan berri hori, eta, musika aldetik pop-rockean jarraitu bazuen ere, erritmo beltzak, bossanova eta giro alaiago eta dantzagarriagoak zekartzan. Disko horretan ere, gaztelaniaz eta euskaraz abesturiko kantuak tartekatu zituen.

Gariren hurrengo diskoa Esperantzara kondenatua izan zen(Elkar, 2007). Gitarra soinua nabarmenagoa da lan horretan, berriz ere rock musikariekin aritu baitzen. Hitzak egiteko, ohi bezala, zenbait idazle eta poetarengana jo zuen; Jon Benito, Jose Luis Padron eta Jon Maia Gariren disko guztietan hitzak idatzi dituen bertsolariarengana, hain zuzen. Aipagarria izan zen diskoari izena eman zion kantuan Ivan Ferreiro (Los Piratas taldeko kide ohia) kantari galiziarrak parte hartu zuela, hala nola diskoaren diseinu lana: Espainiako Argazkilaritza Sari Nazionala jaso duen Alberto Garcia-Alixen irudiek ilustratu zuten diskoa.

2039

Gari, Bilborock aretoan, 2009an. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

2008ko abenduan Patti Smith kantari estatubatuarrak Gasteizko Artium museoan eskainitako poesia errezitaldian gitarrista lanak egin zituen Garik, eta hilabete geroago, 2009ko urtarrilaren 15ean aldi luze baterako azken kontzertua eman zuen Bilborock aretoan, lagun ugariz inguraturik. Joan aurretik ordea, 16 lore (Elkar) grabatuta utzi zuen, Hertzainak-en zein bakarkako diskoetan jasotako kantuen grabazio berria.

Kongon hainbat hilabete eman ondoren, Euskal Herrira itzuli zen kantari gipuzkoarra eta 16 lore diskoa zuzenean aurkezten hasi zen, bikote formatuan, Miguel Moyano gitarristarekin. Hala ere, 2013. urtera arte ez zuen disko berririk argitaratu. Ez da amaiera (Elkar) izenburua ipini zion lanari. Hitzei begira, “hausnarketara gonbidatzen duten letrak daude: bakardadea, maitemina, ezintasuna, etsipena, bizitzaren borrokak… tonu atseginean eta amultsuan iristen zaizkigu, estualdiz eta gordinkeriaz inguratutako gizakumeei eskua luzatuz”, azaldu du Elkar diskoetxeak. 16 lore diskoan bezala, Miguel Moyanoren ekoizpen artistikoa (gitarrak, programazioak, teklatuak…) du diskoak. 11 kantuen artean, “We Shall Overcome” AEBetako kantu herrikoiaren moldaketa bat dago.

Diskoa kaleratu eta hilabete batzuk geroago Elkar estudiora itzuli zen Gari, bi egunetan hainbat kantu grabatzeko (tartean, disko berriko zenbait). Ez da amaiera. Live Analogic Recording / Elkar Sessions (Elkar, 2013) binilo formatuan bakarrik argitaratu da.

2013ko martxoan Austin (Texas, AEB) hiriko South by Southwest jaialdian parte hartu zuen Garik, eta 2014ko udazkenean Maldanbera taldea osatu zuen bere inguruan, Natxo Beltran (bateria), Miguel Moyano (gitarra) eta Ekain Hernandez (baxua) musikariekin.

Zuzeneko kontzertuetan eta estudioko lanetan, musikari askok lagundu dute Gari. Besteak beste, Natxo Beltran (Atom Rhumba), Fran Iturbe (Jotakie, Bide Ertzean), David Gonzalez (Cobra, PI.L.T., Berri Txarrak…), Miguel Moyano, Karlos Aranzegi (Bide Ertzean, Mikel Erentxun), Mikel Azpiroz (Lau Behi, Elkano Browning Cream), Bingen Mendizabal, Victor Celada (bateria) eta Mikel Irazoki (baxua) izan dira Gariren ondoan ibilitako musikari batzuk. Haren kantuetako hitzetan ere lagundu diote; lehen aipatutakoez gain, besteak beste, Bernardo Atxaga, Igor Elortza, Asier Serrano (Lorelei), Edorta Jimenez, Mikel Lasa, Kepa Murua eta Roberto Mosok idatzi dituzte Garirentzat.

1978

BBK Live jaialdian, 2008an. (Marisol Ramirez / Argazki Press)

Asko ez badira ere, beste zenbait diskotan ere entzun daiteke Gariren ahotsa: Seiurte taldearen Ekiozu diskoan, Platero y Tu taldearekin… Era berean, Lauxeta zein Serge Gainsbourg frantziar musikariaren omenezko diskoetan parte hartu du, eta Euskadi Gaztea irratiaren enkarguz, irrati formularen 15. urtemugako kantua idatzi zuen.

Testua: Koldo Otamendi

  • (1) El País, 2005eko urtarrilaren 24a

Atzera

Amapola

Zuz: Aitor Oñederra

Atzera

Dena eta ezer ez dago

Atzera

Zerura begira

Atzera

Esperantzara kondenatua

Atzera

Eternitatea eta beste egun bat (Live Analogic Recording)

Zuz: Aitor Oñederra

Atzera

Hil ez denak

Atzera

Amets (Kafe Antzokian, 1996)

Atzera

Alferrik dana

Atzera

Gaur

Atzera

Etxe txikia (La Fundicion, 2016-02-18)

Atzera

Zoratzen (La Fundicion, 2016-02-18)

Atzera

Hil ez denak (La Fundicion, 2016-02-18)

Atzera

Estutu

Atzera

Emaidazu (Aterpe Sessions)

Estutu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Yase

Estutu

Emaidazu

EgunonMundo

Berlin

Naizena

Zerura

Ez da amaiera. Live Analogic Recording / Elkar Studio Sessions
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Maitasun kanta bat

No space no time

Etxe txikia

Gure hitzak

Bidegurutzean

Eternitatea eta beste egun bat

Dena eta ezer ez dago

Amapola

16 lore (1984-2009)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Bihotz urdin

Ta zer ez da berdin

Nire gu berriarekin

Esperantzara kondenatua

Bizitzak

Aitormena

Zaharra zara Bilbo

Batzutan

Zu gabe

Hil ez denak

Amapola

Ez da ezer

Zoratzen

Nire gu berriarekin *

Aitormena

Amets

Gari ta Otoitz Gure Alde zuzenean

ABESTIAK:

Hablando sólo

Zoratzen

Espektakuloa

Ez da ezer

Bilbo

Amanece

No es fácil

Astiro

Apar rock

Tan lejos

Amets

Gari
play_buttonadd_button

Gari

1995

ABESTIAK:

Amets

Londresko pizzerian

Siniskeriak

Astiro eta amorruz

Egun filandiar bat

Bidegurutzean

Kontzientziarik gabe

Apar urrunak

Guztiak lehertu arte

Tango beltza