Bakarkako bidean eroso dabil Joseba Baleztena. Arlo horretarako sortu zuen 'Joseba B. Lenoir' izena, eta asteon aurkeztuko du disko berria: 'Eguzkiari begietara so'. Willis Drummond eta Napoka Iriako musikariak bildu ditu bere inguruan, lan berria ontzeko.... gehiago irakurri
Zugarramurdiko koban Crystal Fighters taldeak eskainitako kontzertuak zerbait piztu zuen. Londresko talde batek euskal sustraiekin jolastuz proposamen dantzagarria aurkeztu izana oso deigarria izan zen. Taldekide baten arbaso nafarrek erakarrita, euskal iruditeria eta folklorea beraien musikan txertatu zuten. Ordutik hona, Euskal Herrian erreferente bihurtzen ari diren zenbait indie talde sorterriari... gehiago irakurri
Aiaraldean maiatzaren 23tik 29ra egingo den Jalgi ekimenaren kanta aurkeztu dute. Hutsa bikote akustikoak sortu du doinua eta Unai Mendibilek jarri dizkio hitzak. Uluka taldeak, Igor Arzuagak eta Nadia Paz-ek egin dituzte kantari lanak.... gehiago irakurri
Bigarren disko luzea kaleratu du Niña Coyote eta Chico Tornadok: 'Eate'. Egiten zuten rock sendoa oraingoan gehiago sendotu dutela diote. «Nabaritzen da azken urteetako eboluzioa», dio Koldo Soret gitarrista eta abeslariak. Maiatzaren 19an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute.... gehiago irakurri