2017.10.25
Jabier Muguruza

Jabier Muguruza

  • 1960
  • Irun (Gipuzkoa)
  • Jazza, Kantautorea, Popa
  • Webgunea
Leiho bat zabalik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa
  • Ander Mujika, gitarra
  • Javier Vicente 'Carasueño', elektronika

EROSI
Harriaren hiztegia
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Naroa Zamora, ahotsa
  • Daniela Etxeberria, ahotsa
  • Michel Longaron, bateria
  • Txema Garces, baxu elektrikoa
  • Jon Mari Beasain, gitarra elektrikoa
  • Carlos Hipolito, tronboia
  • Jabier Muguruza, eskusoinua

EROSI
Tonetti anaiak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, eskusoinua
  • Mikel Azpiroz, pianoa, Hammond C-3 organoa
  • David Gomez, bateria
  • Ignasi Gonzalez, kontrabaxua
  • Gorka Benitez, saxofoi tenorra

EROSI
Barnasants 2015
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Mikel Azpiroz, pianoa
  • Meritxell Gene, ahotsa
  • Feliu Ventura, ahotsa
  • Mariona Castillo, ahotsa

EROSI
Beste hogei
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, eskusoinua
  • Mikel Azpiroz, pianoa

EROSI
Bikote bat
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, eskusoinua
  • Mikel Azpiroz, pianoa

EROSI
Taxirik ez
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Txema Garces, baxu elektrikoa
  • Angel Unzu, gitarra akustikoa
  • David Gomez, bateria, perkusioak
  • Mireia Otzerinjauregi, ahotsa
  • Roberto Yaben, gitarra elektrikoa

EROSI
Mikel Errazkin. Bidean aurkitu zintudan (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa
  • Joserra Senperena, pianoa
  • Txema Garces, kontrabaxua
  • Igor Telletxea, bateria

EROSI
Konplizeak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Angel Unzu, gitarra, bouzuki-a
  • Mireia Otzerinjauregi, ahotsa

EROSI
Zeta

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, akordeoia eta pianoa
  • Harkaitz Martinez, biola
  • Luis Fernandez, biolontxeloa
  • Enekoitz Martinez, biolina
  • Chris Kase, tronpeta
  • Mikel Azpiroz, pianoa

 
Nire gorputza

PARTAIDEAK

  • Elixabet Imaz, Maite Irastorza, Amaia Lopez, Ainhoa Moron, Xabier Ormazabal, Arrate Otaegi, ahotsak
  • Karlos Aranzegi, bateria
  • Mikel Azpiroz, teklatuak, gitarrak, baxua
  • Txenan Calvo, gitarra elektrikoa

 


EROSI
Abenduak 29
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Angel Unzu, moldaketak, gitarra, armonika, teklatua, bouzuki-a, koruak
  • Mireia Otzerinjauregi, ahots moldaketak, ahotsa

EROSI
Liverpool-Gernika

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa eta akordeoia
  • Jay Sikora, bateria
  • Kristian Sveholm, baxu elektrikoa
  • Pete Watson, teklatuak
  • Thomas Kongshavn, gitarra klasiko eta akustikoa
  • Michael Gay, gitarra elektrikoa
  • Mariona Castillo, ahotsa
  • Marte Helleseter, ahotsa
  • Tori Beaumont, ahotsa

EROSI
Enegarren postala
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Txema Garces, baxua, teklatuak
  • Joseba Loinaz, pianoa, fender rhodes-a
  • David Gomez, bateria, perkusioak

EROSI
Hain guapa zaude
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Txema Garces, baxua, tambourine-a
  • Mikel Azpiroz, pianoa, Hammond-a, wurlitzer-a, rhodes-a eta sintetizadorea
  • David Gomez, bateria, perkusioa

EROSI
Fiordoan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Azpiroz, pianoa, Hammond-a, fender rhodes-a
  • Txema Garces, baxua
  • David Gomez, bateria, perkusioa
  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia

EROSI
Aise
play_buttonadd_button

Aise

1997 - Elkar

PARTAIDEAK

  • Txema Garces, kontrabaxua, baxua
  • Michel Longaron, bateria, perkusioa
  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Joserra Senperena, pianoa, Hammond-a, fender rhodes-a

EROSI
Kitarra bat nintzen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Txema Garces, kontrabaxua, baxu elektrikoa
  • Jabier Muguruza, ahotsa, akordeoia
  • Roberto Yaben, gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa

EROSI
Boza barruan
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, ahotsa, eskusoinua
  • Txema Garces, kontrabaxua, baxu elektrikoa
  • Roberto Yaben, gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa

EROSI
Ja, ja

Ja, ja

1989 - IZ

PARTAIDEAK

  • Jabier Muguruza, akordeoia
  • Susana Narganes, ahotsa
  • Iñigo Muguruza, gitarra, baxua
  • Michel Longaron, bateria
  • Txema Garces, baxua, kontrabaxua
  • Anjel Valdes, perkusioa
  • Jean-Louis Hargous, saxofoi tenorea, saxofoi sopranoa
  • Satur Babon, klarinetea, saxofoi baritonoa
  • Mikel Valcarlos, tronpeta
  • Carlos Hipolito, tronboia
  • Karlos Gimenez, pianoa

 
Leiho bat zabalik
play_buttonadd_button

Leiho bat zabalik

Leiho bat zabalik

Tonetti anaiak
play_buttonadd_button

Kathrine Switzer

Tonetti anaiak

Harriaren hiztegia
play_buttonadd_button

Harriaren hiztegia

Harriaren hiztegia

Barnasants 2015
play_buttonadd_button

Maite zaitut, ez

Barnasants 2015

Enegarren postala
play_buttonadd_button

Petita festa

Enegarren postala

Taxirik ez
play_buttonadd_button

Tan petita

Taxirik ez

Barnasants 2015
play_buttonadd_button

Irasagarrak

Barnasants 2015

Aise
play_buttonadd_button

Linguae Vasconum Primitiae

Aise

Beste hogei
play_buttonadd_button

Errua nirea da

Beste hogei

Boza barruan
play_buttonadd_button

Mazisi Okeita Denbelek

Boza barruan

Jabier Muguruzak oso gaztetik izan du harremana musikarekin. Bost urterekin akordeoia jotzen ikasten hasi, eta zazpi urte zituela Europako Txapelketa irabazi zuen, haurren kategorian, Herbehereetan. Hurrengo urteetan Frantzian eta Alemanian ibili zen akordeoia jotzen.

Erdalduna zen orduko Jabier Muguruza. Hala ere, euskal talde eta abeslarien musika entzutea zuen gustuko. “Guk naturaltasun handiz entzuten genuen Itoiz edo beste edozein talde, eta, dirudienez, gaur egun zaila da euskal mundutik kanpo euskal kantaririk ezagutzea. Itzulpenak irakurri egiten nituen. Baina, hala ere, hitzak ulertzen ez dizkiozun kantu batek bere xarma badu. Batetik, musika duelako, eta bestetik, hizkuntzek ere badutelako bere musikalitatea” (1).

135

Jabier Muguruza.

Akordeoilari gisa kontzertu ugari eman ostean, 80ko hamarkadan euskal musikarien disko eta emanaldietan parte hartzen hasi zen. Garai hartako rock talde eta kantautore askoren ondoan aritu zen: Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Imanol, Antton Valverde…1989. urtean bakarkako lehen diskoa eman zuen argitara, Ja, ja (IZ, 1989). Haurrentzat egindako lana zen. Ordurako bere burua euskaldunduta, hitzak eta musika sortu zituen Muguruzak, “Aukerak” kantua izan ezik, The Clash taldearen kantu baten bertsio berezia.

90eko hamarkadan kantautore ibilbidea hasi zuen, eta 1994an bakarkako bigarren diskoa kaleratu zuten, Boza barruan (Elkar, 1994), oraingo honetan entzule helduentzat. Txema Garces eta Roberto Iabeneklagunduta, irundarrak hortik aurrera bidelagun izan dituen bi idazleren hainbat poema musikatu zituen, Bernardo Atxaga eta Iñaki Irazuidazleenak. Hurrengo bi diskoetan —Kitarra bat nintzen (Elkar, 1996) eta Aise (Elkar, 1997)—, ildo beretik segitu zuen: gitarraz eta akordeoiz lagundutako abesti intimista eta lasaiak, jazz kutsuz apainduta. Atxaga eta Irazuz gain, beste idazle batzuen hitzak musikatu zituen: Inazio Mujika Iraola, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia, Juan Kruz Igerabide…

90eko hamarkada diskoetxe aldaketarekin itxi zuen: Esan Ozenki-k kaleratu zuen laugarren diskoa, Fiordoan (1999). Gero eta nabarmenago ziren jazz ukituak, bereziki Jean-Louis Hargous-en saxofoi eta klarinetearengatik.

614

Hogei urte egin ditu bakarka Muguruzak.

Bakarka ez ezik, bi proiektu paralelo garrantzitsutan ere aritu zen musikaria hamarkada horretan. Batetik, 1990etik 1993ra, Les Mecaniciens taldean ibili zen. Pop eta musika latinoa uztartzen zuen talde horrekin hiru disko argitaratu zituen. Bestetik, Iñigo Muguruza anaiak sortutakoJoxe Ripiautaldeko kidea ere izan zen, 1996tik 2000ra. Lau disko utzi zituen Karibeko doinuak euskal musikara ekarri zituen taldea.

Bakarkako bosgarren diskoa Hain guapa zaude (Metak, 2001) izan zen. Ohiko letra egile eta kolaboratzaileez gainera —Garazi alaba horien artean—, diskoak bazuen gonbidatu berezi bat: Kiko Veneno kataluniarra. Jackson Browne kantari estatubatuarra omentzeko proiektu batean elkar ezagutu zuten eta disko berrian parte hartzeko gonbita egin zion Muguruzak. Kiko Venenoren aspaldiko kanta bat berreskuratu zuten, gaztelaniaz eta euskaraz emateko: “El pueblo guapeao-Herri apaindua”.

Ordurako Jabier Muguruzaren lanak oihartzun handiagoa zuen Euskal Herritik kanpo, barnean baino. Frantzian, Alemanian eta Espainian aritu zen, baina batez ere Katalunian nabaritu zen haren musika gero eta jende gehiagorengana iristen ari zela, han jotzeko eskaera kopurua nabarmen handitu baitzen. Hori dela eta, hurrengo lan diskografikoan beste urrats bat egin eta Espainiako diskoetxe batean argitaratu zuen Enegarren postala (Resistencia, 2003).

Hala ere, lan moldean ez zen aldaketa handiegirik izan. Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu,Ibon Sarasola, Jose Luis Padron, Gerardo Markuleta, Inazio Mujika Iraola eta Jon Benitoren poemak kantatu zituen. Berritasun nagusia katalanez abesturiko kantu bat izan zen, Toti Soler gitarristaren “Petita festa”.

2004. urtea garrantzitsua izan zen. Paul McCartney The Beatles taldeko kide ohiak sortutako eskolak (Liverpool Institute for Perfomings Arts) Muguruza gonbidatu zuen hango ikasleekin lan egitera. Ikasleek haren errepertorioa landu zuten eta esperientzia horren emaitza Liverpool-Gernika biran eta zuzeneko diskoan (Hirusta Records, 2004) jaso zuten. Diskoa Zaragozan (Espainia) emandako kontzertu batean grabatu zuten.

611

Liverpoolgo LIPA musika eskolako ikasleekin. (Berria)

Abenduak 29 diskoak (Resistencia, 2005) aldaketa handia ekarri zuen Jabier Muguruzaren musikan. Izan ere, ordu arteko oinarrizko eskema aldatu -gehienbat piano, baxu eta akordeoiaren inguruan osatuta zegoen- eta beste batekin hasi zen: gitarra, akordeoia eta ahotsa izan dira aurrerantzean estudioko grabazioetako eta zuzeneko emanaldietako osagai nagusiak. Horretarako, aurrerantzean bidelagun izan dituen bi musikarirekiko elkarlana hasi zuen disko berrian: Angel Unzu (gitarra, harmonika, teklatua, bouzuki) eta Mireia Otzerinjauregi (ahotsa). Lan horretan Jorge Drexler musikari uruguaitarrak ere hartu zuen parte; Bernardo Atxagaren hitzen gainean egindako “Bizitza bizitza da” kantuan.

Berriro ere Unzu eta Otzerinjauregirekin, 2007an estudiora itzuli zen Jabier Muguruza, eta hortik Konplizeaklana (Elkar, 2007) atera zen. Horretan gaztelaniaz abestutako kanta bat zegoen:”No quedan tantas tardes“, Asturiasko Nosotrash taldeko kide ohi Covadonga de Silvaren hitzekin egindakoa. “Gaztelania nire ama hizkuntza da. Nik gaztelania ere maitatzen dudala esan ohi dut. Baina horrek ez du esan nahi ez naizenik kontziente gaztelaniak gizartean duen indarraz, eta beraz, badakit diglosia egoera horretan euskara dela galtzaile ateratzen dena. (…) Nik katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, galegoz kantatu dut eta halere %90 euskaraz abestu dut. Hori da nire aukera. Badakit ez dela politikoki zuzena. Baina nirekin gustura sentitzen naiz, eta beraz, kontent nabil” (2).

612

Angel Unzu eta Mireia Otzerinjauregirekin. (Joseba Martin)

Bi urtez behin disko bat grabatzeko ohiturari eusten dio Muguruzak. Taxirik ez (Resistencia) 2009ko udan grabatu zuen Azkarate estudioan, eta urrian kaleratu zuen. Ondoren, Bikote bat (Resistencia, 2011) heldu zen, Mikel Azpiroz pianistarekin (Lau Behi, Elkano Browning Cream) ondutako diskoa —Jackson Brownek ahotsa jarri zuen “Lausoa kristalean” kantuan—, eta antzeko osagaiekin osatu ditu bere orain arteko azken diskoa, Beste hogei (Resistencia, 2013). Bakarkako ibilbideari ekin zionetik bi hamarkada igaro ostean, beste hogei egiteko desira azaldu du Muguruzak izenburuan. 

Horrez gainera, urte horietan guztietan askoren artean egindako hainbat diskotan parte hartu izan du Muguruzak: Nueva Etiopia (El Europeo, 1997), Itsasoak urak handi dire (Hirusta, 1994), Jackson Browne. Cántame mis canciones (Columna Música, 1998), Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005(Gaztelupeko Hotsak, 2005), Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)…  Azken aldian, Pablo Guerrero kantariaren Plata (2008) eta Luz de tierra (2009) diskoetan eta Maria Mercè Marçal poeta katalanaren omenezko diskoan (Maria Mercè Marçal. Catorze poemes, catorze cançons, 2009) parte hartu du. Halaber, 1997. urtean Tuteran egin zen Nafarroa Oinezikastolen aldeko festarako “Arraroa noski” abesti ezagunaren musika egin zuen. Jabier Muguruzak hirutan jaso du Espainiako Musika Saria, euskarazko kantagintzaren atalean: 2002an,Hain guapa zaude diskorik onena jo zuten; 2006an, “Bizitza, bizitza da” abestirik onena, eta 2008an, “Ireneabestirik onena.

2005ean Mara-mara haur diskoetxea jarri zuen martxan eta urte berean Nire gorputza diskoa argitaratu zuen. Juan Kruz Igerabidek egin zituen kantu guztien hitzak, eta horiei musika jarri zien irundarrak. Proiektuak ez du jarraipenik izan.

Horrez gain, hainbat antzezlanetarako musika konposatu du: Groau, Sommer jaunaren istorioa, Zeta —izenburu bereko diskoa argitaratu zuen: Zeta (Tx, 2005)— eta Aitarekin bidaian. Halaber, La buena nueva Helena Taberna nafarrak zuzendutako filmean (2008) aktore lana egin zuen, eta Hika antzerki taldearen Aitarekin bidaian obran (2009) aktore eta musikari lanak uztartu ditu.

Bernardo Atxagarekin batera, hiru literatur errezitaldi musikatu egin ditu: Groenlandiako lezioa, Itzultzaile bat Parisen eta Paradisua eta katuak. Azken horren emanaldi bat grabatu eta DVD-liburu batean argitaratu zuten 2012. urtean.

JABIER_MUGURUZA

‘Beste hogei’ diskoa argitaratu zuen 2013. urtean. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

Musikagintzan ez ezik, literaturan ere aritua da Muguruza. Haurrentzako sei liburu eman ditu argitara: Sei lagun, sei sekretu (Erein, 1994); Gabon Guanito (Erein, 1995); Sebas leihotik begira (Erein, 2001); Zubi misteriotsuan (Erein, 2001); Asteburu bat tren zaharrean (Erein, 2004) eta Amapola oporretan (Erein, 2006). Helduentzat, berriz, bi liburu kaleratu ditu: Bizitza pusketak (Erein, 1996) eta Laura kanpoan da (Erein, 1999).

Halaber, Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkarian hainbat kantari, idazle, aktore eta zinemagileri (Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Kiko Veneno, Jaume Sisa, Helena Taberna, Jose Ramon Soroiz…) argitaratutako elkarrizketak bildu ditu Entrevistas con alma liburuan (Alberdania, 2011).

Testua: Gontzal Agote

  • (1) Argia, 1.858 zenbakia, 2002ko ekainaren 16a
  • (2) Argia, 2.016 zenbakia, 2005eko azaroaren 20a

Atzera

Errua nirea da

Atzera

Bikote bat

Atzera

Mazisi Okeita Denbelek (Paperezko Kontzertuak)

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Kathrine Switzer

Atzera

Azaroak baditu gauza onak

Zuz: Angel Gonzalez Katarain

Atzera

Egunkari puska bat (zuzenean)

Atzera

Ez zait gustatzen poesia

Zuz: Mercedes Alvarez

Leiho bat zabalik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Leiho bat zabalik

Spam kanta

Ez zait gustatzen poesia

140

Izana, izatekoa

Etxera iritsi

Jada iritsi diren barbaroen zain

Kontraesanak

Harriaren hiztegia
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Harriaren hiztegia

Astoaren hitzak

Goroldioa

Submarino txikia

Amona mantangorri

Txakur izenak

Astoak badaki

Hontzaren hitz horiek

Eguzkiak ez dio

Tonetti anaiak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kathrine Switzer

Tonetti anaiak

Beti ondo daudenen gezurrak

Azaroak baditu gauza onak

Egunkari puska bat

Ez da komeni exajeratzea

Lurraren izenak

Hurrengo geltokia (I)

Jazzbanak Agur

Barnasants 2015
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Irasagarrak

Maite zaitut, ez

Yessica

Bikote bat

Beste nonbait

Mazisi Okeita Denbelek

Jolasean

Nik ez diot barrerik egiten

Errua nirea da

Beldurrak

Benino edo Benito

Eskaintza

Beste hogei
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Beldurrak

Errua nirea da

Ororekin bakean

"Irasagarriak"

Yessica

Joan etorrian

Troppo solo

Liburua ala kafea

Abesti arraroa

Hegoaldetik

Acordes con Leonard Cohen (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

So Long Marianne

Chelsea Hotel

La Jungla Sonora Conciertos (Askoren artean)

ABESTIAK:

Niño (zuzenean)

Zeta

Zeta

2005

ABESTIAK:

Narrazioa

Industrializazioa

Bidaia

Ezkontza

Japon I

M. Blanche

Japon II

Erribera

Japon III

Ezkontza II

Helene

Narrazioa

Nire gorputza

ABESTIAK:

Nire gorputza

Begi-niniak

Gerria

Ilea

Bizkarra

Belaunak

Burua

Ahoa

Mingainaren dantza

Ipurmasailak

Eztarria

Sexua

Abenduak 29
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Maite zaitut, ez

Bainugelako miraria

Bizitza bizitza da

Abenduak 29

Erantzungailuen dendan

Ilunkeran

Jaka zahar bat

El doctor

Gure bidea

Sin título 4

Liverpool-Gernika

ABESTIAK:

Eskaintza

Itsusia duk

Pantera emea: Bukowskiren poeman oinarritua

Itsasoak emandako indarra

CCCLXII

Frances Farmer

Joshua's lullaby

Benino edo Benito

Loak hartutako txori bat izan nahi nuke

Zure lapurra

Iritziak euriaz

Neska

Enegarren postala
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

CCCLXII

Loak hartutako txori bat izan nahi nuke

Petita festa

Tiro bakar batez bi txori

Enegarren postala, filmetan bezala

Nire psikoanalista

Han dena errazagoa da beti

Ezagutzen duzu negua?

Plazer bat da

Teresa

Hain guapa zaude
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Itsasoak emandako indarra

Gramatika desegile

Zure lapurra

Kontzertuak frakaso egin du

Etxera berandu heltzean

El pueblo guapeao-Herri apaindua

Neska

Bikote gaztea

Casa de pedra

Belarri garbiketan

Bizitza bi (Txirrita flamenkoa)

Margot

Fiordoan
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Fiordoa udaberrian

Iritziak euriaz

Nik ez diot barrerik egiten

A veces

Pantera emea

Lagun batek esan dit

Gaua, hotza, negua

Hiltzaile zuria

Euskadi, jende gutxi

Niño

Amatxi pirata

Ja, ja

ABESTIAK:

Serafin

Gure aitona

Panpinak etxean ahaztu ditut, ama!

Saltoka

Zu berriz etorri arte

Ja, ja

Pozik nago

Goizegi

Aukerak

Jai larai