Musika

badok

2017.10.17

badok

Azarorako CD-DVD berria iragarri du Zea Maysek

Taldearen 20. urteurrena ospatzeko CD-DVD bat argitaratuko du Zea Maysek azaroan. Bilboko laukoteak aurreratu duenez, urtemugaren harira hainbat talde eta musikariri (WAS, Empty Files, DZ, Grises, Belako taldeko Josu Ximun Billelabeitia, Las Tea Party, Aitor Abio, El Txef_A…) eskatutako erremixak bilduko ditu diskoak. DVDak berriz, Bilboko Kafe Antzokian eskainitako Zea Mays eta lagunak kontzertu berezia jasoko du, baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin grabatutako hiru abesti ere.

Zea Mays 20 urte

Zea Maysek azaroaren argitaratuko duen lanaren azala.

Bederatzi dira Zea Maysen kantuekin beste horrenbeste artistak egindako erremixak. Hemen entzun ditzakezu denak.

ETIKETAK:Zea Mays