Musika

Andoni Tolosa

2017.04.24

Andoni Tolosa

Disko kritika: ‘Eneritz Furyak’ (Eneritz Furyak)

diseinu_digitala

Folk kantari batzuek folketik baino gehiago edaten dute rocketik, eta uste dut horixe dela Kasernarat taldeko kantari Eneritz Furyaken kasua. Melodia planoak dira, urgenteak, biluziak, edergarri gutxikoak. Diskoa abiada bizian hasten da, nahiz eta amaiera aldean pixka bat gehiago pausatzen den, eta kantariaren gitarra eta kantaera urduria dira protagonista ia bakarrak. Musikalki tosko samarra dirudien arren, hitzen aldetik, oso bestelakoa gertatzen da diskoa, eta azpimarragarria da kantu guztiek duten karga poetiko, ilun samarra, dena esan behar bada. Zerbaiterako balio badu, hurrengoaren zain gaude jada.

(Berria egunkarian, 2017ko apirilaren 23an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakEneritz FuryakKasernarat