2016.05.13
Aiaraldean maiatzaren 23tik 29ra egingo den Jalgi ekimenaren kanta aurkeztu dute. Hutsa bikote akustikoak sortu du doinua eta Unai Mendibilek jarri dizkio hitzak. Uluka taldeak, Igor Arzuagak eta Nadia Paz-ek egin dituzte kantari lanak.
Ahotsenea sortzaileen guneak, Euskal Herriko Bertsozale elkarteak, Ehaze Euskal Herriko Antzerkizaleen Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltaria. Aurten du lehen aldia eta Bizkai eta Arabako bederatzi udalerrik osatzen duten Aiaraldea eskualdean egingo da. Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira kulturaren plaza.