2016.10.25
Hirugarren urtez jarraian antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Aurten Villabonako Subijana etxean izango dira datorren ostegunean, hilaren 27an, 18:30etatik aurrera. Euskal kantagintzaren ondarea izango dute helduleku aurtengo jardunaldiek eta tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuko da.
Jean Mixel Bedaxagar (ezkerrean) izango da hizlarietako bat Xenpelar jardunaldietan. (Andoni Canellada / Argazki Press)
Jardunaldietan izango dira parte hartzen Jon Bagues (Eresbil), Igone Etxebarria (Labayru), Jean Mixel Bedaxagar (Sü Azia) eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundea).
Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan, antolatu da: aurretik antzerkiaren eta ipuingintzaren dokumentazio alorrak landu ziren eta aurten tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuko da.