Musika

badok

2017.01.10

badok

Kerobia eta Bizardunak iragarri ditu HatortxuRock jaialdiak

HatortxuRock jaialdiaren 20. ekitaldiak egun deseginda dauden hainbat talde berriz agertokian ikusteko aukera eskainiko du. Izan ere, Kerobia, Bizardunak, EkonDes-kontrol edota Ehun Kilo berriz elkartuko dira Lakuntzan (Nafarroa) uztailaren 27tik 30era bitartean egingo den jaialdian parte hartzeko. Bost taldeok ez dute beste kontzerturik emango.

KEROBIA

Kerobia berriz elkartuko da 20. HatortxuRock jaialdian jotzeko.

Antolatzaileek gaur eman dute ezagutzera 20 izenez osaturiko talde zerrenda. Horien artean daude, aipatutakoez gain, Estricalla, Soziedad Alkoholika, Kaotiko, Talco, Glaukoma —honek ere kontzertu bakarra emango du aurten—, Skakeitan, Anestesia, Lágrimas de Sangre, Huntza, Inadaptats, Kaos Urbano edota Narco, besteak beste.

hatortxu afitxa