'Hitzen ahairea' saiakera aurkeztuko du Gotzon Barandiaran idazleak datorren astean. Kantagintzaren inguruko gogoetak jaso ditu liburu horretan, zehazki, idazleek idatzitako letrekin musikariek sortutako abestien ingurukoak.... gehiago irakurri
Agur esan diogu udari eta udazkenean sartu gara dagoeneko. Urtero bezala, disko argitalpenak ugaritu egingo dira datozen asteetan, abendu hasiera bitartean, Durangoko Liburu eta Disko Azokan egoteko. Orain arte iragarritakoen artean hautaketa bat egin dugu.... gehiago irakurri
Iñaki Etxezarraga 'Etxe' musikari berriztarrak «aldaketa nabarmenak» dakartza 'Supernova' disko berrian. Bihar aurkeztuko du jendaurrean bere seigarren lana, Durangoko Plateruena kafe antzokian.... gehiago irakurri
Hogei urte igaro dira Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek 'Apoaren edertasuna' kaleratu zutenetik. Geroztik beste sei disko plazaratu ditu Lasarte-Oriako trikitilariak. Ibilbide oparo hori 'Vint Anys' kontzertuan laburbilduko du abenduaren 9an, Donostian.... gehiago irakurri
Izukaitzen 'Otsoa dantzan' diskoa, galdu zen musika bide loriatsuaren azken harribitxia. Urte asko pasatu beharko da Euskal Herrian folk alegera eta herritarra, sotila eta iradokitzailea, mundukoa bezain errotua berriro agertzeko, agertu izan bada.... gehiago irakurri
'Percebe, dana edo ezebez' izenpean diskoa argitaratu berri du Aneguria abeslariak. Banden Lehiaren sariaren parte da Baga-Biga diskoetxearekin grabatutako lana. Hiru ekoizlerekin egin du lan diskoan, eta estilo desberdinetako bederatzi abesti biltzen ditu.... gehiago irakurri
Proiektu pertsonal batetik abiatuta, EraBatera taldea sortu du Gaizka Salazar bateria jotzaileak. Mikel Caballero, Beñat Serna eta Jurgi Ekizarekin batera osatu du laukotea eta 'Antipodetan' deituriko diskoa kaleratu berri dute. Azaroaren 8an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute.... gehiago irakurri
Okene Abrego (BAP!!, Inoreneroni, -gailü, DiListak, MMá-tarrak...) dugu Soinu Eleak sailaren atal berriko protagonista, euskal punkaren historia baina batik bat euskal musikaren orainik zirraragarrienetako bat ordezkatzen duen musikaria. Antton Iturbek aukeratutako kantuak izan dira berbarako abiapuntu.... gehiago irakurri
Koban taldea izen bereko lehen diskoa aurkezten ari da uda honetan. Trikitia eta instrumentu elektronikoak nahasten dituzte kantuetan; elektroswinga egiten dute... gehiago irakurri
Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an, Tolosako Bonberenea gaztetxean. Berako (Nafarroa) musikariak Bonberenean grabatzen duen bigarren diskoa izango da, duela hamar urte "Awañak" grabatu baitzuen bertan. ... gehiago irakurri