Musika

badok

2017.01.23

badok

PI.L.T.-ek lau kontzertu joko ditu, maiatzean

Duela astebete bere itzuleraren berri eman ondoren, joko dituen kontzertuen datak eta lekuak iragarri ditu PI.L.T.-ek. Kaleratutako prentsa oharrean azaldu zuen bezala, emanaldi gutxi batzuk eskainiko ditu boskoteak. Lau besterik ez, eta denak maiatzean. Bilboko Kafe Antzokia, Iruñeko Totem aretoa, Tolosako Bonberenea gaztetxea eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoa izan dira Mungiako taldearen itzulerarako aukeratutako lekuak. Lau kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude.

PILT kontzertuak

Kontzertu hauetan boskote formatuan ariko da PI.L.T., Rafa Rueda, Aitor Abio, Txarli Solano, Jose Manuel Sampedro ‘Xanpe’ eta David Gonzalezekin.

ETIKETAK:BonbereneaJimmy JazzKafe AntzokiaPi.L.T.Totem