Musika

badok

2017.05.25

badok

Xabier Laskibar ‘Tximas’ omenduko dute Zarautzen

Xabier Laskibar Tximas omenduko dute datorren larunbatean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, hainbat taldek parte hartuko duten kontzertu batean. Laskibar Kiowak eta Arakajun taldeetako kidea izan zen, eta iazko irailean zendu zen, 50 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz. Arraio Irratiak antolatu du omenezko kontzertua, eta hainbat rock eta blues talde biltzea lortu du. Horietako batzuk dagoeneko ez dira jardunean, gainera: OK Korral, Kiowak edota Arakajun bera. Talde bakoitzak ordu erdiko saioa eskainiko du.

carteltximasokok-png

Hauek dira omenaldian parte hartuko duten taldeak eta kontzertuen ordutegiak:

  • 19:00 – Arakajun
  • 19:30 – Alligaitors
  • 20:00 – Saturday Morning Band
  • 20:30 – Bluestock
  • 21:00 – Javier Sun
  • 21:30 – Bideo proiekzioa
  • 22:00 - Tofu
  • 22:20 - Kiowak
  • 22:50 - Offni
  • 23:20 – OK Korral
  • 23:50 – Pariak Bai
  • 00:40 - The Ribbons
  • 01:40 – DJ Nash

Ekitaldi osoa bideo streaming bidez ikusi ahal izango da web honetan: http://tximasconcert.nirestream.com

ETIKETAK:ArakajunArraio IrratiaKiowakO.K. KorralPariak BaiPutzuzuloXabier Laskibar 'Tximas'