MURMUR PODCAST-A

Musikaren murmurioa bizia da gurean, jario geldigaitza du, eta errota zaharretatik zein eihera berrietatik murmur batean dator, lehengo eta oraingo oihartzunez betea. Hots eta ahots horien bozgorailu izango da BADOK musika atariak eta Kulturaz kooperatibak elkarrekin ondutako Murmur podcasta.

Badok-podcast-a Murmur

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

Badok-podcast-a Murmur

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere....

Entzuteko beste bide batzuk

iVooxSpotifyApple Podcasts