'Atera' diskoa plazaratu du Zea Maysek, bere ibilbideko hamargarrena. Taldeko kideek azaldu dute aurrekoak baino «gogorragoa» da lan berria. Abenduaren 20an Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean.... gehiago irakurri
Ruper Ordorika musikariak 'Kafe Antzokian' plazaratu du, bere zuzeneko hirugarren diskoa. Hamalau kantu bildu ditu albumean, iazko abenduan Bilbon eman zituen bi kontzertuetan grabatutakoak.... gehiago irakurri
Dancehall eta reggae doinuak bildu ditu Gatom abeslari eta ekoizleak bere bosgarren diskoan: 'EuskalSkillz'. Durangoko Azokan Taupaka elkartearen erakusmahaian jarriko du salgai diskoa, eta sarean ere osorik entzuteko moduan dago jadanik.... gehiago irakurri
'Ura eta bakea' du izenburu Keu Agirretxearen disko berriak. Gaur gauerdian ikusiko du argia plataforma digitaletan Airaka diskoetxearen bitartez. Horren aurretik, "Gu han egon ginen" abestiaren bideoklipa estreinatu dugu. ... gehiago irakurri