Badok » Mikel Lizarralde

Gorka Urbizu, Koma, Inadaptats eta Porrotx batu dira Hatortxu Rockera
*Azaleko argazkia: Endika Portillo / FOKU

Hatortxu Rock jaialdiak osatuta dauka jada bere azkeneko ekitaldiaren programazioa. 98 bakarlari eta talde izango dira guztira Lakuntzan (Nafarroa) uztailaren 24tik 27ra bitartean egingo den elkartasun jaialdian, eta azkenekoak gaur bertan iragarri dituzte antolatzaileek. Hauek dira: Porrotx, Ene Kantak, Muga Zero, Moises No Duerme, Crim, Gorka Urbizu, Inadaptats, Koma, Lendakaris Muertos, Green Valley eta Amaiur. Azken talde hori, hamalau urteko etenaren ondoren itzuliko da agertokietara. 2004an ekin zion bere bideari erromeria taldeak, eta zazpi urtez 500 kontzertu inguru eskaini zituen.

Olaia Inziarte ere ariko da Hatortxu Rocken aurten. IÑIGO URIZ / FOKU

Ez da beren-beregi Hatortxu Rocken itzuliko den talde bakarra, aurreko asteetan beste hainbat itzulera ere iragarri baitu jaialdiak: Afu, Autobus Magikoa, Latzen, Buitraker, Alaitz eta Maider, Never Surrender eta Skatu.

Erlazionatuta

Anje Duhalde, Soziedad Alkoholika, Olaia Inziarte eta beste 21 artista batu dira Hatortxu Rock jaialdira

Gatibu, Sukena, Brigade Loco eta beste hemeretzi talde batu dira Hatortxu Rocken kartelera

Aipatutako musikari horiez gain, hauek ere izango dira azken Hatortxu Rocken:

Anestesia, Zetak, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol + Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, Odei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band + Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka, Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria, Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servoum, Añube, DJ Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Sune, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio, Kaotiko, Bulego, Nogen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos, Betagarri, Herdoil, Sofokaos, Iñigo ETS, Ana Tijoux, Roba Estesa, Hogei Berriro, Bourbon Kings, Trikidantz, Trikiteens, Olaia Inziarte, Auxili, Kristal Kolpatuak, Gora Musika, Tapia Eta Leturia, Anje Duhalde, Fermin Balentzia, Dinamita, La Txama Y Su Flakofonki, Tremenda Jauria, Soziedad Alkoholika, DJ Reimy, DJ Bull + DJ Jotatxo, DJ Fresa Morango eta Fillas De Cassandra.

Sarrerak salgai daude www.hatortxurock.eus webgunean. Lau eguneko bonua 120 euroan dago, eta laster egun bakoitzeko sarrerak eskuratzeko aukera izango da.

“Ez dakizu kantuak nora eramango zaituen”
Bakardadean garatutako sormen lana eta esperientzia kolektiboa uztartzen dira Moxal proiektuan. Hannot Mintegiak jarri zuen abian egitasmoa, joan den hamarkadaren amaieran, eta dagoeneko Forbidden Colours zigilupean argitaratutako hiru disko eman ditu, Zaldikatu (2019), Arrebetxe (2020) eta Nabar (2023), elkarren artean lotura argiak erakutsi arren, nortasun zeinu bereizgarriak dituztenak hirurak.

Hannot Mintegia, Moxal proiektuaren ‘Nabar’ diskoa atera berritan. ANDONI CANELLADA / FOKU

Urteetan Audience taldeko gitarrista izan zen Mintegia, baina, Zaldikatu-rekin eta izen artistiko berri batekin azaldu zenean, argi ikusi zen Moxalen musikak zerikusi gutxi zuela bere talde ohiaren folk, country eta rock aireekin. Ilunagoa zen Moxal, esperimentalagoa, eta giro bereziak bilatu eta plazaratzen zituena. Lan hartako kantuak Mintegiak berak sortu zituen, baina, haiek grabatzeko, lagun ugariz inguratu zen: Aiora Renteria (Zea Mays), Miren Narbaiza Mice, Mursego, Ainara LeGardon, Aitor Etxebarria, Gaizka eta Ager Insunza (Audience) eta Txufo Wilson (Empty Files), besteak beste. Eta Jose Lastra ekoizleak ere lagundu zion proposamenari forma ematen.

Arrebetxe, pandemia tarteko, disko biluzia izan zen, Mintegiak bakarrik grabatutakoa, eta orain dela gutxi iritsi da Nabar, nolabait estreinako lan haren izpirituari jarraitzen diona. Baina hartaz ezberdintzen duten ñabardurak ere biltzen ditu: “Hasieran, lehenengo diskoaren jarraipen moduan ikusten nuen lan hau, Zaldikatu atera eta oso segidan hasi nintzelako kantu hauekin lanean; ideiak sortzen eta kolaborazioak planteatzen”, hasi du azalpena Mintegiak, eta jarraitu: “Baina gero pandemia iritsi zen, eta derrigorrez bakarrik egin beharreko proiektua sartu zen tartean: Arrebetxe. Lan hori esplorazio moduko bat izan zen niretzat. Beti esaten dut horrekin hizkuntza berri bat ikasi nuela, abestiak egiteko eta gitarra jotzeko hizkuntza berri bat. Ondorioz, hirugarren lan honi heltzerakoan, bi aldeak uztartzeko intentzioa egon da; soinu handiago eta korapilatsuago hori nahiz alde intimistago edo soilagoa batzekoa”.

Izan ere, Zaldikatu atera eta berehala hasi zen azken disko honetako kantuak lantzen, 2019ko azaro-abenduan. “Egun batzuk egin nituen Jose Lastrarekin estudioan, Miren Narbaiza ere joan zen, abesti batzuk egin genituen, haietako batzuk nahiko luzeak. Badira kantu pare bat diskoan atera ez direnak, adibidez, orduan landutakoak”. Nabar-en, Micez gain, Legardonek, Etxebarriak, Joseba B. Lenoir-ek eta Anari-k hartu dute parte, beste batzuen artean.

“Hirugarren lan honetan, bi aldeak uztartzeko intentzioa egon da; soinu korapilatsuago hori nahiz alde intimistago edo soilagoa batzekoa”

Zaldikatu-k bezala, Nabar-en folk tradizioa eta abangoardia esperimentala, popa eta geruza ilunak uztartzen ditu musikariak, askotan kantu berean. Mintegiaren lan egiteko moduaren emaitza ere bada kolore ugaritasun hori: “Ez ditut egiten kantu oso itxiak, eta espazio asko uzten dut libre, edozein momentutan kantua bera interbenitua izateko”. Hori ahotsen tratamenduan ere nabaritzen da, Mintegiak dioenez, gustatzen zaiolako “kolore eta tinbre” ugari biltzea kantuan. “Nire ahotsak kontrapuntu bat behar izaten duela iruditzen zait askotan. Aparte, aitzakia bat ere bada asko gustatzen zaizkidan artistekin lan egiteko, euren jakintzaz nik ikasteko. Gainera, ni neu ere harritzeko modu bat da, nik bestela egingo ez nukeena egiteko. Adibidez, Micerekin lanean, ideia batetik has gaitezke, koro bat egiteko asmo hutsarekin, baina halako batean leku handiago bat hartzen du haren ahotsak, eta nirea pixka bat desagertzen da”.

Eta horrek berak beste nonbaitera eramaten du kantua askotan. Anarirekin grabatu duen pieza (Pozau ezin) jarri du horren adibidetzat: “Kantu hori sortu nuenean, lehenengo pentsatu nuena izan zen oso Anari zela, oso Nick Cave & The Bad Seeds, eta ausartu nintzen Anariri proposatzera. Hasieran, asmoa zen berak abestea, baina probak egiten hasi eta bion ahotsak nahastuta, polit geratzen zela pentsatu genuen. Momentu batzuetan ez da bereizi ere egiten bi ahotsak».

Sormen lan ibiltaria

Etxean hasi zen Nabar osatu duten kantuak osatzen Mintegia, baina gero beste toki batzuetan ere landu zituen, hala nola Urdaibaiko larre batean paratutako etxe ibiltari batean eta baita Gernika inguruko etxola batean ere. “Gero, Ainara Legardonekin ere izan nintzen bizpahiru egunez Irunen [Gipuzkoa], Miren [Narbaiza] eta Joseba B. Lenoiren estudioan ere bai, baina, bukaeran, garbi nuen Tio Pete estudioan bukatu behar nuela, Jose Lastrarekin. Azken batean, kantuetan detaile berriak sartzen aritu zaitezke etengabe, baina iristen da momentu bat zeinetan bukatu behar duzun. Ordura arte bueltaka ibiltzen naiz, puzzle moduko bat sortzen, baina bukaeran itxi egin behar dut dena”.

Puzzlearen ideia ez zaio berria Mintegiari. “Audienceren garaian ere, hasten ginen ideia batekin, eta kantua hazten joaten zen, guk ere ez genekien nonbaitera iristeraino”. Bideo editorea da ogibidez, eta uste du edizio lan hori musikara ere eramaten duela. “Oso barneratua daukat hori”. Eta eremu horretan intuizioak garrantzi handia du harentzat: “Denboragaz eta esperientziagaz ikasten duzu zerk ahal duen funtzionatu eta zerk ez. Intuizio hori domestikatzen ere bai”.

“Denboragaz eta esperientziagaz ikasten duzu zerk ahal duen funtzionatu eta zerk ez”

Kontrastez beteriko diskoa da Nabar, esparru antagonikoak izan daitezkeenak elkarri lotzen dituena. Joera hori “kontzientea baina ez oso kontrolatua” dela aitortu du musikariak: “Audiencen ere bazegoen kontraste bat kantu batzuetan. Moxalen kasuan ere bai. Ez dakizu abestiak nora eramango zaituen”. Horren adibidea da, esaterako, Ridikulue, deseraikitako folk kantu gisa hasi eta drum’n’bass erritmo batekin amaitzen dena. “Niri gustatzen zaizkidan gauzak adierazteko adibide zehatzena izan daiteke hori. Gustatzen zait folk artydestartalatua, Will Oldham, Mikel Laboa…, baina baita Tricky, Roni Size, Four Tet ere. Abesti hori konplexua izan da ekoizteko, eta asko-asko kendu behar izan dugu. Hortik abesti bat ateratzea izugarrizko lana izan zen!», azaldu du barrez.

Aldi berean, bada diskoan pop doinuetara lerratzen den kantu bat ere: Gukguregugu. “Kantu hori oso argi izan nuen. Gitarra txiki zahar bat erosi nuen, eta harekin egin kantua. Ez nuen beste ezerekin kamuflatu gura izan. Kanturik zuzenena da, lelo garbiena duena”.

Era berean, giroari eta soinuari garrantzia berezia ematen die Mintegiak: “Soinuaren estetikak asko erakartzen nau. Adibidez, 1990. eta 2000. urteetako ekoizpenak oso garrantzitsuak izan ziren niretzat. Floodenak, PJ Harveryrekin John Parishek egindakoak, saturazio bat daukaten gitarrak. Barruan dauzkat, eta imajinario horretara gerturatzen saiatzen naiz Lastraren laguntzaz”.

Inkontzientearekin hizketan

Hitzekin, musikarekin bezala, alde iluna eta argia uztartzen ahalegindu da Moxal. “Hitzak zerbait ulertzeko edo onartzeko ariketa dira”. Alde horretatik, bere alde inkontzientearekin konektatzeko ahalegin bat ere badira. “Oso esoterikoa ematen du, baina hala izatea gustatzen zait. Idazketa automatikoaren teknika erabiltzen dut, eta gero, gelditu, irakurtzen hasten naiz, eta ikusten dut zerk balio duen eta zerk ez. Horregatik, kantu batzuek ez dute koherentzia handirik hitzen aldetik, eta esaldi bat errepikatu daiteke beste kantu batean”.

Elektrizitate enbata
Udaberriak udari paso eman zion egunean, kanpoaldean langarra nagusi zenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokia labe bero bat bilakatu zen. Negua azkenean joan dela ospatzeko eta udari behar bezalako ongietorria egiteko eguna izan zitekeen, baina antzoki dotorean bildutako jendetzak —bete egin zen— beste ospakizun bat zuen buruan. Zea Maysek Adarra saria jaso behar zuen, mende laurdenetik gorako ibilbideari Donostia Kulturak egindako aitortza.

Aiora Renteria, kontzertuko une batean. JON URBE / FOKU

Antzokian sartzean begiek lehendabizi antzemandakoa: Zea Mays-ek publiko oso heterogeneoa biltzen du, baina nabarmen ziren emakumeak ikusleen artean, eta arreta ematen zuen adin txikikoen eta, batik bat, nerabe izatera iristen ez diren gaztetxoen presentziak. Haietako batzuek, gainera, aurikularrak zeramatzaten jantzita, etor zekiekeen soinu eztandaren esperoan.

Orain dela hiru urte, 2020ko ekainaren 12an, Zea Maysek antzoki berean jo zuen, pandemiaren ondorioz ezarritako neurri murriztaileak laxatu zirenean. Orduko hartan, koronabirus aroko lehenengo kontzertua izan zen hartan, publikoak maskara jarrita ikusi behar izan zuen saioa, eta antzokiaren edukiera ere erdira murriztu behar izan zuten. Atzo, ordea, aretoko eserleku guztiak beteta zirela igo ziren oholtzara Aiora Renteria (ahotsa), Iñaki Imaz Piti (gitarra), Ruben Gonzalez (baxua) eta Asier Basabe (bateria), Zea Mays hasieratik osatu duten lau kideak.

Ospakizun eguna zen atzokoa, eta hasieratik nabaritu zen hori. Taldeak Eneko Goiaren eskutik Marijose Rekalderen garaikurra jaso ostean, Igor Elortza igo zen agertokira Rafa Ruedak gitarrarekin lagunduta, bertso bidez Zea Maysek egindako bidea zaleentzat sari bat izan dela adierazteko. Eta segidan igo ziren, berriro ere, lau taldekideak oholtzara, ezinbestean berezia izan behar zuen kontzertua emateko.

«Zea Mays gara» esanez abiatu zuten emanaldia, bolumen altu baina, aldi berean, oso garbi eta zehatzarekin. Adore-ren doinu melodikoa izan zen lehenengoa, eta jarraian iritsi ziren Adore Kemena Kuraia eta Haizearen jainko beltza, taldeak, estilo propio bat izanda ere, rockaren ertz ezberdinetan erosotasunez mugitzen dela erakutsi zutenak.

Atzoko kontzertua lagunekin partekatzekoa ere bazen Zea Maysentzat, eta Zuk borroka hasi abesteko lehen gonbidatua igo zen agertokira: Elena Setien. Ziur aski Viktoria Eugenian bildutako jendeak gutxien ezagutuko zuen musikaria izanda ere, Setienek berehala bereganatu zuen publikoa, lehendabizi Renteriarekin bi ahotsetara abestuta, eta, amaieran, antzokitik kanpo ere entzuteko modukoak izan ziren garrasiekin.

Renteriak berak esku batekin jotzen zuen teklatu txiki batekin hasi zen Kuraia, eta Adore Kemena Kuraia taldearen azken diskoan bezala, segidan iritsi zen Ez naiz ni, kasu honetan Olaia Inziarte-ren ahots kolaborazioarekin, eta diskoan baino indartsuago.

Kontzertuko lehen partea taldearen azken lanetan oinarritu bazuten ere, Pitiren gitarra akorde leun eta garbiek Zea Maysen klasiko bat iragarri zuten: Elektrizitatea. Goxo hasi zuten kantua, baina apurka-apurka elektrizitatez eta intentsitatez janzten joan ziren, eta heldu zen une bat zeinetan Renteriaren ahotsa haustera ere iritsiko zela zirudien. «Energiak lur-jausira narama, ni neu ere energia banaiz / Lurrean betirako idatzirik geldituko naiz. / Elektrizitatea banaiz, elektrizitatean banaiz / Lurrean idatzirik geldituko naiz», kantatzen zuen Renteriak, eta ez zegoen ezer ukatuko zionik. Energia bete-betean.

Azken diskoan Doctor Deseo-ren Corazón de tango kantuaren bertsio dantzagarria egin du Zea Maysek, eta, iragarrita zegoen bezala, Francis Diezek lagundu zuen Renteria ahotsekin. Diezek showman-a darama barnean, eta Donostian ere ez zuen bere alderdi hori ezkutatu, publikoaren gozamenerako.

Eta, hala ere, gonbidatuek inoiz ez zioten kendu protagonismorik taldeari, zeinak pasarte ilunak —Kea-ren post punka—, rock gogorreko gitarrak eta pop dantzagarri sinkopatua (Bi bihotz, bi ero) uztartu zituen emanaldian. Azken kantu horren erdian, gainera, The Clash-en London Calling-en pasarte bat ere tartekatu zuten.

Oihu-k eta Enbata ederrak aurrelana eginda ailegatu zen gaueko une hunkigarrienetakoa. Negua joan da ta Zea Maysen kanturik ezagunenetakoa izango da —ezagunena ez bada—, eta, zuzenean jotzeko, abesti horren bideoklipean laguntzaile eta aktore izan zuten Ainhoa Moiua gonbidatu zuten, zeinu hizkuntzaren eta gorputz mugimenduen bitartez Renteriaren ahotsak esaten zuena irudikatzeko.

Kontzertua amaierara iristen ari zen, eta ordurako antzokian bildutako jende guztia zutik zegoen. Besterik ez naiz bizi eta itsaskorra abestera Rafa Rueda igo zen bigarrenez —oraingoan gitarrarik gabe—, eta, jarraian, taldekideek oholtzatik alde egin zuten. Artean gelditzen zitzaizkien beste hiru kantu jotzeko, ordea: Gaur, Hondarretik Ondarroara eta taldearen beste pieza enblematiko bat, Kukutza III, Gorka Urbizuren ahots gonbidatuarekin.

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxearen ereserki bilakatu zen kantuan aipatzen dituzten taupadak gonbidatu guztiek jotako danbor hots bilakatuta alde egin zuten azkenik. Udaberriari agur esan eta udari ongi etorri emanda.

Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren egitaraura
Euskal Herria Zuzenean jaialdia egiteko hilabete falta den honetan, antolatzaileek osatutzat eman dute aurtengo egitaraua gaur iragarritako artistekin. Antolatzaileek beraiek ohar baten bidez adierazi dutenez, azken asteetan «hedatu diren zurrumurruak gezurtatu edo egiaztatzeko» ordua da oraingoa, eta, prestatua duten egitarauaren bidez, «belaunaldi eta gustu guziei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko» xedea dute.

Zetak taldea, azkeneko Herri Urratsen. (Patxi Belzaitz)

Egitarau horretara gehitzen azken artisten artean daude Zetak eta Daudane euskal taldeak, bai eta Krav Boca Tolosako (Okzitania) punk-rap talde independentea, Billie Brelok Nanterretik (Frantzia) datorren rap kantari «antikonformista» eta FM Belfast, izenak bestelakoa adierazten duen arren, Islandian jaio den musika elektronikoko taldea ere.

DJ eta beste artista batzuek, berriz, Irisarriko pentzearen bigarren agertokia beteko dute. Bertan arituko dira, orain arte jakinarazitakoez gain, J Martina, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ’s, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D.

Horrela, egunez eguneko egitaraua ere zehaztu dute.

Ostirala, 30: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del Mundo, Mandarine, Belako, Akts eta Madmadmad.

Larunbata, 1: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Ztah, Krav Boca eta Vapa.

Igandea, 2: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle D, Soulfly eta FM Belfast.

Animazioa plazan, egun osoan

Pentzeko kontzertuez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira larunbat eta igandez, Irisarriko plazan.

Larunbatean, Otxo bikoteak irekiko du eguna. Ondotik, bertso-poteoak errimaz koloreztatuko du herriko plaza, Txiki bakarkako umoristak eszena hartu aurretik. Hika Teatroak eta Oinkarik dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute arratsaldez, eta Iparraldeko hainbat rap musikari biltzen dituen RTZ kolektiboak saioa emango du zuzenean. Tartean, Ixtaklok eta Zozongo txarangek eguna alaituko dute.

Igandean, eguna erraldoi eta gaiteroekin hasiko da. Txingili’k taldeak Lehen txinka ikusgarria eskainiko du, eta, dantzarekin segitzeko, Ertza konpainiak Otempodiz sorkuntza berria aurkeztuko du. Arratsalde bukaeran, Bilabalko musikariek animatuko dute dantzaldia. Horrez gain, Cumbiam’bero, Txaranga Jaia, Goxua’n salsa, Patxaranga eta Bahez taldeek plaza girotuko dute egun osoan.

Bestalde, antzerki gune berezi bat antolatuko dute aurten. Larunbatean, Cie ZeC zirku konpainiak Segime bere sorkuntza berria emango du, eta, igandez, Tartean teatroak Ez dok ero ikuskizuna eskainiko du.

Haurrek egitarau berezia izanen dute Haurren Xokoan: Gaia elkarteak jokoak animatuko ditu larunbatean, eta igandean Oreka zirku elkarteak tailer bat emanen du. Egun guztian puzgarriak, egurrezko jokoak eta beste hainbat animazio izanen dira bertan.

Ospitalea eraikinean, bestalde, hainbat erronkaren inguruan eztabaida eta mintzaldiak antolatuko dituzte. Horren egitaraua aurrerago emango dute antolatzaileek.

Errobi taldearen omenezko kontzertua egingo dute Miarritzen, baina Duhalde eta Ducau gabe
Errobi musika taldea 1973an sortu zuten Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk, eta data horren 50. urteurrena aurten betetzen denez, hainbat musikari elkartu ditu Xabi Pery gitarristak haren omenezko kontzertua egiteko. Hilaren 17an izango da emanaldia, Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi), eta Atzar Hadi izena jarri diote, Errobiren lehengo diskoko kantu bati (Nora goaz) erreferentzia eginez. Edonola ere, emanaldia antolatzeko moduaz ez daude pozik Duhalde eta Ducau, eta adierazi dute ez direla joango kontzertura, Francebleu irratiak zabaldu duenez.

Errobi taldea, artxiboko argazki batean.

Errobiren sortzaileek adierazi dutenez, azken unean bakarrik jakinarazi diete kontzertua egingo dutela, «dena antolaturik eta finkaturik zegoenean».

Duhaldek Francebleuri adierazitakoaren arabera, «gutxienekoa» izango zen antolatzaileek eurekin egitasmoaz hitz egitea. «Ezin dugu debekatu, aparteko egitasmo bat delako». Kontzertua iragartzeko deitu zietenean, esan zuten ez zutela parte hartuko: «Ez delako geure egitasmoa».

Halere, Errobiren musikaz gozatzeko beste aukera bat zabalik utzi du Duhaldek. «Lanean eta bizirik jarraitzen dugunez, uste dut Errobi ez dagoela hilik, inondik inora». Gaineratu duenez, baliteke datorren urtean «zeozer egitea». Edonola ere, ohartarazi du ezin duela ezer baieztatu. «Baina zergatik ez?».

Gaur zortziko emanaldian, Peryz gain (gitarra elektrikoa), Patxi Amulet (ahotsa), Jojo Bordagarai (ahotsa), Mikel Artieda (baxua), Javier Perez de Azpeitia (teklatuak), Xabi Albistur (gitarra akustikoa) eta Patrick Calvet (bateria) igoko dira oholtzara Errobiren kantuak interpretatzeko. Ez da izango, baina, musika hutsa eskainiko duen ikuskizun bat, ikus-entzunezkoak ere eskainiko baitituzte: garai hartako argazkiak eta bideoak, besteak beste.

Errobi 1973an sortu zuten Duhaldek eta Ducauk, eta hasieratik izan zuten hirugarren kide bat, Daniel Landart, hitzez arduratzen. Errobi (1975) diskoarekin estreinatu zen taldea, euskal rockaren lehenengo diskotzat jo izan den lana. Disko horretan euskal folkaren eta nazioartean puri-purian zeuden rock joeren oihartzunak nabaritzen ziren, eta taldearen ikur bilakatuko ziren lehen kantuak zeuden: Aitarik ez dut, Euzkadi…

Geure lekukotasuna diskoarekin (1977) bide horretan sakondu zuten, eta lehenengo diskoko hitz politiko eta sozialei eutsi zieten. Segidan, Azkoitian (Gipuzkoa) eta Tolosan (Gipuzkoa) emandako kontzertuen zatiekin osatutako zuzeneko diskoa atera zuten, Bizi Bizian (1978), eta hurrengo urtean, berriz, taldearen lan handinahiena, Ametsaren bidean (1979), rock progresibora modu agerikoagoan jotzen zuena. Sei urteko etenaren ondoren, Agur t’erdi diskoa kaleratu zuten, Errobiren azkena.

Edateko kantu eta poemak
«Zein nahiago duzu? / fruitu lehor sail baten itzalaren zaporekoa / eta purpura gardena dena/ kolorez? / ala / gorputzez sendo / baina / hezetasun gutxiko / egun bateko haizearen arintasunekoa?» Horrela hasten da Andoni Tolosa Morau-ren Atarikoa poema, eta horrela segitzen du: «Zein ardo nahiago duzu? / ekialdeko arratseko / hasperen oihartzunak esnatzen dituena? / izatearen iragankortasunaz mintzo dena? / ala / iragana ispilatzen duena bere / gorputz dotore / eta / osotasun karratuan? poliedrikoa? / zilindrikoa? / parabolikoa? / ala / ez duzu poesia edateko gogorik». Atarikoa-k ematen dio hasiera Ardo-ri, Morauk, Beñardo Goietxe gitarristak eta Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak elkarrekin ondu duten «artefaktuari», edo Goietxek umorez definitu duen moduan, poesia, kantua eta ilustrazioa biltzen dituen ardofaktoa-ri. Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratu du lana.

Iñaki Martiarena ‘Mattin’, Beñardo Goietxe eta Andoni Tolosa ‘Morau’. (Maialen Andres / Foku)

Disko-liburuaren izenburuak agerian uzten du zein den poemak, kantuak eta marrazkiak lotzen dituen haria: ardoa. «Zientoka aldiz agertzen da ardo hitza, baina, berez, ez da ardoaz ari den artefaktu bat, baizik eta pertsonez ari dena. Gu ardozaleak gara. Gustatzen zaigu jendearekin konpartitzea eta jendearekin aritzea, eta abagune ederra eskaintzen du. Baina beste gauza askok bezala». Horregatik, garbi du kantari eta idazleak Ardo ez dela ardoaren apologia egiteko lan bat, baizik eta «pertsonen apologia» egitekoa. «Ardoa egiten dutenak, bizi dutenak, ardoaz bizi direnak… horietaz ari gara».

Ardo orain argitaratu duten arren, «oso luzea» izan da gaur egunera arteko bidea. «Beñardok eta biok erabaki genuenean ardoaren gaineko lan monografiko bat egin behar genuela, idazten hasi nintzen, eta konturatu nintzen oso gustura ari nintzela. Idatzi ahala, ohartu nintzen hamaika alde zeudela kantagarriak zirenak». Idazteak, baina, «abandonatuta» zuen alderdi batekin topo egitera ere eraman zuen Tolosa. Izan ere, poema liburu bat argitaratu zuen orain dela hiru hamarkada pasa (Satorrak, Susa, 1990), baina, orduz geroztik, kantua izan du bere testuak zabaltzeko tresna. Orain arte. «Bat-batean, zalantza sortu zitzaidan. Hauek, kantuetako letrak dira? Poemak ere izan daitezke?». Urtebete pasatu zuen idazten, «burutik kenduta» poema horiekin kantuak egin behar zituela, eta idazketa lana bukatuta, olerki horietatik dozena bat aukeratu eta kantu ere bihurtu zituen.

Morauk aitortu duenez, iritsi zen momentu bat, zeinetan erabaki behar zuten zein forma eman proiektuari. «Disko bat izango da? Disko-liburu bat? Eta halako batean Mattin ere sartu zen, eta orduan ikusi genuen artefaktu bat egin behar genuela».

Popa, folka eta rocka

Aspaldiko lagunak dira Morau eta Goietxe, eta lehenengoaren Amodio domestikoa diskoaz geroztik (2000), proiektu asko konpartitu dituzte. Oraingoan ere, gitarristaren ardura izan da Morauren kantuei jantzia jartzea. «Berak hitzak kantu bihurtu ahala, forma ematen joan gara entsegu lokalean. Urteak daramatzagu elkarrekin, eta beti hori izan da lan egiteko modua», azaldu Goietxek.

Musikari dagokionez, orain arte jorratu dituzten estiloetako kantuez osatuta dago Ardo, Goietxek azaldu duenez: «Popa, folka, eta, agian, disko honetan rock pixka bat gehiago nabarituko du entzuleak. Disko biluzia da, bi gitarra eta ahotsa; gero, konponketa txiki batzuk sartu ditugu, baina soila da diskoa». Soinu aldetik «sendoagoa» ere badela gaineratu du, «kantu batzuk rock aldera» bideratu dituztelako.

Diskoan hamabi kantu bildu dituzte, eta bat izan ezik —”Sagar erdi bat”, Gorka Erostarbek idatzia—, gainerakoek poemak dituzte oinarri. Morau: «Haietako bi moldaketarik gabe bihurtu ditugu ka­ntu, baina beste guztiek lana eskatu digute. Joko bat ere badago disko-liburuan. Kantuek erreferentzia egiten diete poemei, baina kantuan dagoena eta poeman dagoena ez da gauza bera».

Abenduan grabatu zuten diskoa, Peio Gorrotxategirekin, Azkarateko Mamia estudioan (Nafarroa). Hain zuzen ere, diskoaren oinarria Morauk eta Goietxek grabatu badute ere, Gorrotxategik berak, Raul Garciak eta Mattin Arbelaitzek ere jo dute kanturen batean edo bestean.

Mattinentzat ere «erronka oso ederra» izan da Ardo-rentzako ilustrazioak egitea. Gainera, azaldu duenez, proposamena egin ziotenean, ardo etiketen inguruko lanak egiten ari zen, eta, ondorioz, «erraz» egin du lan. «Saiatu naiz egiten ilustrazio batzuk poesia bera osatzen dutenak, edo umorea ematen diotenak». “Han goiko ardoa” kantuaren bideo-klipa ere egin du Mattinek, eta aitortu du lan horrek «buruhauste» handiagoak eman dizkiola.

Orain arte, formatu ezberdinetan aurkeztu dute proiektua: ardo dastaketa-kontzertu bat egin zuten, kantu poteo bat ere bai, eta baita erakusketa-kontzertu bat ere. Hurrengo data Gasteizko Parralen izango dute, ekainaren 7an.

Ardo botila bat­, disko-lburuaren osagarri

Ardo-rekin beste «kapritxo» bat ere bete dute Morauk eta Beñardok. Izan ere, Mattinek ilustratutako etiketa duen urteko ardo baten 200 botila atera dituzte, Candido Besa upategiarekin, hain zuzen ere. «Bidean hainbat lagun topatu ditugu, eta ezagutu dugu ardo kultura sanoago bat. Ardoa ez da bakarrik luxuzko produktu bat; bada mundua beste era batera ikusten duen jende baten ahaleginaren emaitza. Eta hori beren ardoetan sumatzen da».

Adiskidetasun istorio bat
Ondarroan (Bizkaia) jaio zen Piztiak taldea 1991n, baina aspaldi kostaldeko herri horretatik kanpo bizi dira Josu Aranbarri (baxua eta ahotsa) eta Txomin Uribe (gitarra eta ahotsa) taldeko bi kide historikoak, banda sortu eta azken hiru hamarkadetan hura gidatu dutenak; Aranbarri Bilbon eta Uribe Azpeitian (Gipuzkoa). «Pello [Larrañaga, taldeko bateria jotzailea] eta Jesus [Galan, gitarrista] ere Urola eskualdean bizi dira, eta azkenean ni baino ez naiz gelditu Bizkaian. Orain, entseatzeko, Gipuzkoara joan behar», esan du Aranbarrik umorez, Uribek eta biek BERRIAri eman dioten elkarrizketan, Durangon (Bizkaia).

Jesus Galan + Josu Aranbarri + Pello Larrañaga + Txomin Uribe = Piztiak.

Piztiak taldeak 30 urte bete zituen iaz, eta Euskal Herrian talde gutxi dago, oraintxe, halakorik esan dezakeenik: «Doctor Deseo, Su Ta Gar… asko ez gara». Eta Uribek eman ditu hiru hamarkada iraun ahal izateko gako batzuk: «Askatasun handiarekin egiten dugu lan. Egun batean batek esaten badu nekatuta dagoela eta ez duela entseatu nahi, ba ez da ezer pasatzen». Piztiak sortu aurretik ere, Tu-K taldean aritu ziren elkarrekin Aranbarri eta Uribe, eta adiskidetasun horren ondorioa ere bada Piztiak-ek hainbeste urtean iraun izana. «Elkarrekin ondo konpontzen gara, oso ondo pasatzen dugu, eta, gainera, bestearekiko konfiantza handia daukagu», nabarmendu du baxu jotzaileak.

Orain, urtemuga ospatzeko, taldeak XXX (Buztenbaltza) bilduma argitaratu du, Piztiak-en ibilbideari errepasoa emateko ez ezik, taldeak 30 urte hauetan nortasun zeinu batzuk mantendu dituela erakusteko ere balio duen diskoa. 1991n argitaratu zuten Huts nazazu, sei kantuko disko laburra (Elkar), eta segidan etorri dira, urte jauzi handi batzuekin kasu batzuetan, Hasi orduko (Elkar, 1992), Argia eta itzala (Gaztelupeko Hotsak, 1998), Zero (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Euriaren zain (Gaztelupeko Hotsak, 2005), Gabeko kalapitxixak (Buztenbaltza, 2009) eta U (Buztenbaltza, 2015). Uribe: «30 urtean aldaketa handiak izan dira, baina Josu eta biok beti egon gara hor; eta lehenengo diskoa, bosgarrena eta zazpigarrena ezberdinak izan arren, uste dut geu garela disko guztietan. Lehenengo diskoan eta azkenekoan, bietan Piztiak entzuten dut».

1980ko hamarkadan hasi ziren elkarrekin lanean Aranbarri eta Uribe, eta Tu-K euren lehen proiektuak agerian utzi zituen garai hartan gustuko zituzten taldeak. «Zenbat aldiz esan diguten: ‘Zuek zuen denboraren aurretik zabiltzate’», azaldu du Uribek: «Entzuten genuen atzerrian entzuten zena, nahiz eta hemengo taldeetan ez zen nabaritzen haien eragina: The Cure, Siouxsie and The Banshees, [David] Bowie…». Denborarekin beste eragin batzuk hasi ziren jasotzen (The Dream Syndicate, REM, Neil Young), eta azkeneko bi diskoetan are eta gehiago zabaldu dute taldearen doinu eta soinu paleta. Aranbarri: «Geu ere aldatzen joan gara urteekin. Gainera, formatu aldaketak izan dira 30 urte hauetan, eta taldetik pasatu den jendeak bere arrastoa utzi du, bere ekarpena egin du». Horrek berak ekarri dizkio aldaketak taldeari, baxu jotzaileak adierazi duenez: «Gustatu zaigu disko bakoitzean jolastea; ni, behintzat, aspertu egingo nintzateke beti gauza bera egiten».

Bi konpositore eta kantari

Piztiak-ek badu euskal talde gehienengandik bereizten duen ezaugarri bereizgarri bat. Aranbarri eta Uribe, Uribe eta Aranbarri, biak dira kantuen sortzaileak, eta biak dira, era berean, norberak idazten dituen abestien kantariak. Ego kontuak alde batera utzita, betiere. «Bi gara konpositoreak, eta hori beti ondo neurtu dugu», azaldu du Uribek, eta Aranbarrik gaineratu: «Ezberdinak gara, baina uste dut osagarriak ere bagarela». Eta gitarristari mintzatu zaio barrez: «Badira, neuk idatzitakoak izan arren, zureak ematen duten kantuak, eta alderantziz ere bai. Zikloak izaten ditugu, baina ez ditugu batera izaten!».

Ezberdintasun horiek taldearen beste alderdi batzuetan ere islatzen dira, Uribek azaldu duenez. «Josurena da alde artistikoa [Aranbarri arduratzen da diskoen azalez, diseinuaz eta bideoklipez], eta alderdi administratibo, ekonomiko eta informatiboaz ni arduratzen naiz. Osatzen gara, eta hala egin behar da. Eta konpositore moduan ere, badakigu bakoitzak nondik jotzen duen».

Aranbarrirekin eta Uriberekin batera, Galanek eta Larrañagak osatzen dute, gaur egun, Piztiak, eta horietako bakoitzak ere bere funtzioa betetzen du taldean. Gitarristak Argia eta itzala eta Zero diskoak grabatu ostean alde egin zuen, baina U-rako itzuli zen. Uriberen ustez, «zabaldu egin du Piztiak-en soinua, ez delako gauza bera kantu bat gitarra batekin edo birekin jotzea. Gainera, indar handia dauka». Larrañaga, bere aldetik, «etxea» da, Aranbarriren iritziz: «Gu gara hiru fitxa, eta Pellok denari batasuna ematen dio, oinarri bat. Segurtasun handia dauka».

XXX-n disko guztietako kantuak jaso dituzte, hamazazpi guztira. Badira, hastapenetako bi diskoetako laginak (“Beltza”, “Itzulia”, “Ikaraz” eta “Ez naiz ezer”), baita Gaztelupeko Hotsak-ekin kaleratu zituzten hiru diskoetako piezak ere (“Kaletik at”, “Ordu bete”, “Ezin”, “Gatibuaren balada” eta “Euriaren zain”), eta azken bi diskoetakoak ere bai (“Bafor bat hodeiertzean”, “Jai Braian”, “Udako arratsaldin”, “Txikotak solte”, “Ametsik ederrena”, “Ohean biziko gara”, “Hamasei” eta “Bixitxi marabilli re”). «Ez da erraza izan aukeraketa egitea», aitortu du Aranbarrik. Izan ere, zazpi disko horietan 80tik gora kantu bildu dituzte. «Bakoitzak bere bilduma egingo zuen! Baina kantuen erdiarekin bat gentozen, eta hortik abiatuta osatu dugu zerrenda».

Nahasian eman dituzte kantuak, ordena kronologikoari muzin eginda. Uriberen iritziz, «horrela emanda, ikusten da ez dagoela horrenbesteko alderik lehenengo diskotik azkenekora». Eta hori bera pozgarria da taldekideentzat, «kontuan hartu behar delako kantu horiek egin eta grabatu direla 30 urteko tartean, jende ezberdinarekin eta estudio ezberdinetan».

Bi kantu berri

Bilduma osatzeko bi kantu berri ere sartu dituzte XXX-n: “Barrun barrukuk” eta “Begietara begiratu”, biak ala biak, Piztiak-en musika parametroetan sartzen direnak, baina, aldi berean, euren artean oso ezberdinak direnak. “Barrun barrukuk” pieza iluna da, «beltza», Uribek zehaztu duenez, eta konfinamendu garaian idatzi zuen Aranbarrik. «Niri Bilbon tokatu zitzaidan itxialdia. Etxe txiki batean bizi gara, eta pentsatu nuen giro horrekin kantu bat egin behar nuela». Batetik, itxialdiari lotutako «giro klaustrofobikoa» islatu nahi zuen kantuan, eta, bestetik, aurrera egiteko dei bat egin: «Ikusten nuen jendea amorratuta, batak besteari kontu eskasak esaten, eskatzen… eta pentsatu nuen guk geuk hartu behar dugula gure bizitzako lema. Nahikoa da kexatzeaz, eta goazen kalera atera eta gauzak egitera».

Uribek idatzitako “Begietara begiratu”-k linea melodiko argiagoa du, eta gehiago gerturatzen da pop moldeetara, baina «arinagoa» dirudien arren, «gozoki pozoitu bat» da, Aranbarriren hitzetan. Izan ere, gaixotasun larri baten ondorioz izandako bizipen eta galera sentipenez sortutako abestia da. Uribe: «Minbiziak eragindako heriotza bat dago horren atzean. Berak esan zidan: ‘hiltzera noa’, eta gelditu ginen begietara begira… eskerrak melodia argitsu bat daukan; bestela, gogorregia izango litzateke».

Orain, zuzenean jotzen hastekoak dira, eta kontzertuetan diskoan azaltzen diren kantu asko joko dituzten arren, ez dira horretara mugatuko. Hala ere, bildumak atzera begiratzera eraman ditu, bai eta aspaldi jotzen ez zituzten hainbat kantu berreskuratzera ere: «Orain ari naiz “Beltza”-ren letrak berriro ikasten!», azaldu du, barre artean, Uribek. «Lehen txuletatxoa jartzen nuen zuzenekoetan, baina orain ezin irakurrita ibiltzen naiz!».

Badakite, halere, zuzeneko haien zirkuitua oso kaltetuta atera dela pandemiatik. Uribe: «Oso gogorra izaten ari da talde guztientzat. Leku askotan ez dago kontzertuetarako lekurik. Durangon non egiten dira kontzertuak orain? Inon ez. Eta Eibarren? Beasainen? Herri handiak dira, baina ez dira kontzertuak programatzen».

→ Piztiak-en kontzertu agenda

Edozein herritako jaietan
Eta Itoiz taldeak bere lehenengo diskoan sartu izan ez balu “Lau teilatu” kantua? Orain, Itoiz diskoa argitaratu eta 43 urtera, galdera inozoa eman dezake, baina orduan, 1978an, taldekide guztiak ez ziren balada akustiko soil hura rock progresiboa eta garapen korapilatsuak nagusi ziren bilduman sartzearen aldekoak. Horren adibide dira Estanis Osinalde taldeko garai hartako bateria jotzailearen hitzak: «[Jose] Garatek eta Juan Carlosek [Perez] soinu akustikoa asko maite zutelako sartu zen. Nik askoz gustukoagoak nituen beste kantu batzuk». “Lau teilatu”-k, baina, diskorako urratsa egin zuen, eta kostatu zitzaion, baina, diskoa argitaratu eta bi urtera, euskal musikaren klasiko bilakatua zegoen: gaur egun ere gordetzen du kategorizazio hori.

Itoiz taldeko kideak Ondarroako portuan, 1978. urteko argazki batean.

Itoizen aurretik, Indar Trabes izan zen. 1974an sortu zuten, Ondarroa (Bizkaia) eta Mutriku (Gipuzkoa) inguruan mugitzen ziren bost gaztek: Juan Carlos Perez (Mutriku, 1958; ahotsa eta gitarra), Jose Garate Foisis (Ondarroa, 1958; baxua), Joseba Mendizabal (Mutriku, 1957; gitarra), Estanis Osinalde (Mutriku, 1957-2007; bateria) eta Antton Fernandez (Eibar, 1959; teklatuak). Indar Trabesek jaietako dantzaldietan egin zuen bidea, halakoetan ohikoak ziren beste batzuen kantuak joz, baina saio haietan, rock progresiboaren atzerriko artisten kantu batzuk emateaz gain (Pink Floyd, Focus, Jethro Tull), Perezek idatzitakoak ere jotzen zituzten. Ez da inportantziarik gabeko datua: Itoiz (1978) osatzen duten zortzi kantuetatik zazpi Indar Trabesen errepertorioan zeuden.

Jon Eskisabelek idatzitako Itoiz. Hari xingle bat liburuan (Paper Hotsak, 2005) kontatzen dutenez, “Lau teilatu”-ri dagokionez, ohi zuen bezala, musika egin zuen lehendabizi Perezek. Entseguetara eraman aurretik, Foisisi erakusten zizkion gitarrarekin ateratako ideiak, eta, “Lau teilatu”-renak erakutsi zizkionean, baxu joleak ikusi zuen akorde haiek «zeozer berezia» zutela. «’Entzun zer atera dudan!’, esan zidan. Entzun nuenean, ni ere harrituta geratu nintzen».

Eskisabelen liburuan Perezek aitortzen duenez, ez du gogoratzen musika sortu zuenerako hitzak idatziak zituen edo ondoren egin zituen. Baina bai, ordea, Mutrikuko jaietan ezagututako neska bergarar batekin izandako maitasun harremanaz ziharduela. «Kanta honen hitzak hiperrealistak dira. Kontatzen duen istorioa da gertatzen dena. 18 urteko mutil gazte baten maitasunezko istorio bat da», kontatu zuen Perezek berak 2008an egindako dokumental batean, eta, hori baino urte mordoxka bat lehenago, ETBko Katu kale saioan Itoizi buruz egindako monografiko batean, kantariak zioen “Lau teilatu”-k bazuela osagai inportante bat herri kantu bilakatzeko. «Oso hitz xaloak ditu, nerabeak, baina, aldi berean, batzuetan ez dira ondo ulertzen, eta hori bada herri kantetan gertatzen den zerbait. Azkenerako, hitzek [jatorrian zuten] esanahia ere galdu egiten dute».

Osinaldek Eskisabelen liburuan dioenez, “Lau teilatu” Bergarako Angiozar auzoko jaietan jo zuen aurrenekoz Indar Trabesek, baina, ez zenez dantzaldietarako egokia, ez zuten askotan jotzen. Eta jotzen zutenean ere, ez zuen harrera berezirik izaten.

Kanturik pertsonalena

Itoiz Donibane Lohizunen grabatu zuten, Mixel Ducauk, Beñat Amorenak, Robert Suhasek eta Jean Phocasek sortutako Bacchanales estudioan —ordurako Errobiren lehen disko luzea ere han grabatua zen—, eta diskoa grabatzera sartu baino pixka bat lehenagora arte ez zen garbi egon Lau teilatu grabatuko zuten ala ez. Osinaldek eta Fernandezek uste zuten lehen disko hartan sartuz gero diskoaren ildo sinfoniko-progresiboa lausotu egingo zela; Perezentzat, berriz, bere kanturik pertsonalena zen, eta diskoan egon behar zuen. Eztabaidatu zuten, eta azkenean Perezen —eta Foisisen— nahia gailendu zen.

Itoiz osatzen zuten beste kantu askoren aldean —”Phuntzionariat”, “Goizeko deiadar”, “Hilzori I” eta “Hilzori II”, “Foisis jauna”…—, garapen oso soilekoa da “Lau teilatu”. Horregatik, ezberdina zelako, kantuaren hitzak ez zituzten sartu diskoko enkartean. Perez: «Konturatzen ginen gauza handi bat genuela esku artean, baina erakutsi nahi ez bagenu bezala egiten genuen».

Kantuak ez zuen berehalako arrakasta lortu —ezta diskoak ere—, baina apurka-apurka zabalduz joan zen, eta 1980ko hamarkadaren hasieran, formazio berri batek Itoizi jarraipena eman zionean, hura izan zen kontzertuetan jendeak gehien eskatzen zion kantua. Perezek aitortzen du kantuak kontraesanak piztu zizkiola behin baino gehiagotan: «Gure lagun rockzaleentzat, kantua memelokeria zen; ez jotzeko eskatzen ziguten. Guretzat oso garrantzitsua zen haien iritzia, eta ez genuen aurre egiteko indarrik. Ia-ia justifikatu egin behar izaten genuen kantua egin izana».

Denborarekin, Itoizen eta euskal musika modernoaren klasiko garrantzitsuenetako bat bilakatu da “Lau teilatu”, eta hamaika dira haren bertsioak egin dituzten artistak: EH Sukarra, Nahi ta Nahiez, Rumba Norte, Carl Watermak… Euskal Herritik kanpo ere izan du oihartzunik, eta, hala, Umpah-pah talde kataluniarrak Bordell diskoan (1994) grabatu zuen kantuaren bertsio bat —euskaraz—, eta La Puça taldeak katalanez eman zuen, berriz, L’any de la picor (2018) lanean.

«Gu baino indartsuagoa da “Lau teilatu”». Azken puntua Perezek.

Lan egiteko modu bat, poparen alde
Eskarmentu handiko eta ibilbide luzeko hasiberri bat da Gorka Gaztanbide. Eskarmentu handikoa, bere bateriaren hotsak entzun daitezkeelako Broken Brothers Brass Band, Adrian Royo Trio, Ennio Pinillos Quartet, Javier Garaialde y los Sultanes del Swing, David Burgi Trio, The Cheese & Road Ensemble, The Modern Soul Gang eta beste hainbat proposamenen eskaintzan. Eta hasiberria, berriz, orain eman duelako lehen pausoa bere kantuak jendearen aurrean aurkezteko. Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu dio bere lehenengo diskoa: Gorka Gaztanbide & Txikizio Kuadrilla.

(Jon Urbe / Foku)

Hainbat proiekturen parte izan bada ere, azken urteotan Ion Celestinok gidatzen duen brass bandan aritu da, batik bat, Gaztanbide. «Jende asko igaro da Broken Brothers Brass Band-etik, eta eskola bat izan da denontzat». Nolanahi ere, halako batean gogoa piztu zitzaion bere «proiektu pertsonala» aurrera ateratzeko. Azkeneko urtean idatzitako piezak bildu ditu diskoan, baina lan egiteko modu bat ere islatu nahi izan du: «Azken urteetan Motown eta Stax zigiluko edota The Wrecking Crew kolektiboko kideen biografiak irakurri izan ditut, eta ikusi dut nola grabatzen zituzten diskoak. Eta nik ere horrela egin nahi izan dut».

Horiek horrela, musikariak aukeratu —David Burgi (gitarra), Kike Arza (baxua) eta Ramon Garcia (pianoa)—, eta entsegurik egin gabe sartu ziren laurak, urtarrilaren 3an, Javier de Mabelek Sartagudan (Nafarroa) duen estudioan. «Estudioan maketa jarri nien, eta bakoitzak bazekien zer jo behar zuen. Eta horrela, denak batera joz, grabatu genuen diskoa bi egunetan. Lehendabiziko edo bigarren hartzeak dira guztiak, eta izan dezakete akatsen bat, baina uste dut momentuko freskotasuna nabaritu egiten dela grabazioan». Miles Davisek Kind of Blue diskoa grabatu zuenean ere, haren taldekideek ez zekiten zer grabatu behar zuten, eta, bere burua tronpeta jole estatubatuarrarekin alderatzerik nahi ez badu ere, lan metodoari eman dio garrantzia Gaztanbidek: «Ni musikari hauekin lan egindakoa naiz, eta badakit zer-nolako maila duten. Motown-eko edo Wrecking Crew-ko musikariak bezalakoak dira. Akorde batzuk eman, eta haiek izugarrikeriak egiten dituzte». Diskoan parte hartu dute, halaber, Haizea Gaztanbidek (ahotsa), Alberto Artetak (saxoa) eta Raul Arizaleta El Columpio Asesino taldeko kideak (gitarra).

Pop musika, zentzu irekian

Gehienbat, musika beltzaren eta jazzaren esparruan mugitu izan da orain arte Gaztanbide, eta horien ahaireak nabari dira bere bakarkako diskoan ere. Hala ere, guztiaren gainetik, pop diskoa dela nabarmendu du musikariak: «Popa da, baina badira musika urbanoen ukituak, soularenak, flamenkoarenak… Kantu hauek sortzeko orduan ez nion esan nire buruari era bateko diskoa eman behar nuenik. Atera da atera dena». Izan ere, orain arte jazzaren eremuan mugitu izan bada ere, era askotako musika entzun ohi du Gaztanbidek, eta horren isla ere bada diskoa: «Egun batean C. Tangana entzuten dut, hurrengoan Mahler, eta hurrengoan Miles Davis… Eta hori igartzen da diskoan. Halere, diskoak hasieratik amaierara badu zentzu bat, azken batean pop disko bat delako».

Bilduman hamar pieza jaso ditu, baina idatzi, 50 bat idatzi zituen: «Hau ofizio bat da, eta beharrezkoa da egiten duzun guztiaren artean aukeraketa bat egitea. Batzuk, agian, aurrerago aterako ditut, baina egia da batzuetan kantu batek ez zaituela konbentzitzen…».

“Pozik nago diskoa egitera ausartu naizelako. Charles Chaplinek esaten zuen bezala, mundua gauzak egitera ausartzen direnena da”

Diskoan bateria jo du Gaztanbidek, baina abestu ere egin du, eta bereak dira kantuak. Pop musikan ez dira oso ohikoak bateria jole konpositoreak, eta ironiaz begiratu dio musikariak horri: «Musika munduan bada esaldi bat: ‘Taldea bukatu zen bateria joleak abesti bat sortu zuenean’ [barrez]. Txantxa moduan ondo dago, baina nik oso ondo pasatzen dut musika egiten». Eta hori bera bihurtu da berarentzat aurrera egiteko akuilu. «Agian oharkabean pasatuko da diskoa, baina hainbat lagunek entzun dute, eta esan didate disko oso polita dela eta kantu batzuekin hunkitu direla. Ni oso gustura gelditu naiz emaitzarekin. Eta are gehiago, pozik nago diskoa egitera ausartu naizelako. Charles Chaplinek esaten zuen bezala, mundua gauzak egitera ausartzen direnena da».

Azken urtebetean igarotako guztiak izan du isla diskoko kantuen hitzetan ere: «Krisialdi honek agerian utzi du sistema kapitalistaren oinak lokatzaren gainean daudela eraikiak». Hain zuzen ere, Julio Anguita buruzagi komunista espainiarraren hitzak baliatu ditu “Julio Anguita” kantua egiteko, eta hainbat idazleren testuetara ere jo du musika hitzez betetzeko: Amaia Lasa (“Nik zuekin”), Angel Erro (“Malkoak isurtzen”) eta Gustavo Adolfo Becquer (“A mi madre”). Horiekin batera, zendutako anaiari eskaini dio Gaztanbidek “Hermano”.

Diskoa kalean dela, zuzenean aurkeztu nahiko luke, baina, gaur egungo egoera ikusirik, nahiago du itxaron: «Tristura ematen didate orain kontzertuek. Denak eserita, musukoarekin… Nik nahiago dut itxaron pixka bat, eta ikusi nola doazen kontuak datozen hilabeteetan».

«Sortzeko orduan ez diot mugarik jartzen neure buruari»
Ohiko bideetatik kanpokoa izan da Idoia Asurmendik (Aramaio, Araba, 2000) orain arte egindakoa. Abestirik argitaratu gabe, eta sare sozialetan zabaldutako beste musikari batzuen bertsioak bere aurkezpen txartel bilakatuta, oihartzun zabala izatea lortu du musikariak. Orain, berriz, bere lehen diskoarekin dator (Ilun eta abar). Abuztutik azarora bitartean grabatu zuen, Donostiako Muir estudioetan, Oriol Floresek (bateria), Joanes Ederrak (baxua), Andoni Garciak (gitarra, mandolina) eta Sergio Valdehitak (teklatuak) osatutako taldea lagun zuela. «Oso eroso egon naiz estudioan. Hor konturatzen zara nola doan egosten dena, nola doan diskoa osatzen. Lehenengo baxua, gero bateria… denak hartzen du forma eder bat estudioan». Hainbat kolaborazio ere izan ditu. Eñaut Elorrietak “25. artikulua”-n abestu du, eta “Mundo al revés”-en Asurmendiren bi ahizpek kantatu dute, Beak eta Nereak.

Idoia Asurmendi ‘Ilun eta abar’ diskoa aurkezten hasi da. (Gorka Rubio / Foku)

Bertsioekin egin zinen ezagun sare sozialetan. Baina idatzi, noiztik idazten duzu?

Letrak idazten orain dela hiruzpalau urte hasi nintzen. Institutuan lagun bat ezagutu nuen, Maria Oses, eta elkarrekin hasi ginen lanean. Pare bat kantu bion artean egin genituen, eta gero ni animatu nintzen bakarrik ere idaztera. Baina musika betidanik sortu izan dut. Txikitan, pianoan jarri eta abestiak sortuz joaten nintzen.

Diskoa grabatu aurretik ere kontzertu asko eta esanguratsuak eman dituzu: Donostiako Jazzaldian, Donostia Festibalean… Hori nolabaiteko presio bilakatu da zuretzat?

Presioa baino gehiago, ardura da. Egia da azken urtean espektatiba bat sortu dela nire inguruan, eta nire izena zabaldu egin dela. Baina egia da, era berean, askok nire izena entzun bai baina nire musika ez dutela ezagutzen. Eta hori ere bada ardura, zeren eta askotan jendea etorri izan da gure kontzertura jakin gabe oso ondo zer ikusi eta entzungo zuen.

Kutxa Kulturren programarako aukeratu zintuzten. Nola eragin du horrek zure bidean?

Disko hau egiteko bidea izan da Kutxa Kulturren laguntza. Musikari denok izaten dugu grabatzeko ametsa, baina, nire kasuan, kantuak idatzita eduki arren, ez nuen ematen haiek grabatzeko pausoa. Kutxa Kulturren laguntzarekin, garbi ikusi nuen zerbait sortu behar nuela, zerbait fisikoa eta benetakoa. Gainera, ni beti bakarlari moduan aritu naiz, eta honek aukera eman dit inguruan talde bat osatzeko eta kantuei beste gorputz bat emateko.

Bakarlaritzat daukazu zeure burua?

Kantautoretzat daukat neure burua, eta bizitza osoa pasatu dut bakarrik jotzen, baina egia da taldeak beste zerbait eman didala. Oso aberasgarria da. Kutxa Kulturreko beka jaso nuenean, Oriol Flores jarri zen harremanetan nirekin, laguntzeko prest, eta berak kontaktuan jarri ninduen Joanes Ederra eta Andoni Garciarekin. Andoni aurretik ezagutzen nuen, eta Joanes nire irakaslea izandakoa zen! Laurok eman genion forma diskoari. Orain, Oriol Katalunian dago, eta Karlos Aranzegi hasi da gurekin jotzen, eta baita Nacho Soto ere, teklatuarekin.

Diskoan badira country-folk doinuak (“Hitzetan”), bossa nova ahaireak (“Mundo al revés”), baladak (“25. artikulua”)…

Betidanik entzun izan dut musika asko, eta uste dut hori diskoan islatzen dela. Argi dut ez diodala mugarik jarriko neure buruari sortzeko orduan, musika dena baita: folka da, sehaska kanta bat da… Jatorrian ere hala ziren kantuak, baina, taldearekin, indartu egin dugu lortu nahi genuen soinu hori.

“Viejo refranero” kantuak badu garai bateko kantuen aire bat, ezta?

Niretzat berezia da kantu hori. Nire aitita beti aritu da kantuan eta esaera zaharrekin. Beti izan da etxeko saltsa, eta sortu izan ditu esaera ugari. Azken batean, amama eta aititaren historia kontatzen du. Haiek Nafarroako herri txiki batekoak dira, Artatzakoak.

Kantu horren bertsio bat ere azaltzen da diskoan, Euskadiko Orkestrarekin grabatua. Nola sortu da aukera hori?

Beti gustatu izan zait musika orkestratua, eta bereziki Fernando Velazquezen zalea izan naiz. Ez dakit nola, baina joan den udan Fernando nirekin kontaktuan jarri zen, eta galdetu zidan ea prest egongo nintzatekeen nire kantu bat orkestrarako moldatzeko. Nik baiezko borobila eman nion! [barrez] Eta gerora oso harreman polita egin dugu. Orain dela urte batzuk, batuta bat oparitu zidaten nire urtebetetzean, eta etxean Fernando Velazquez imitatzen ibiltzen nintzen! Beraz, pentsa!

Kantu gehienak euskaraz idatzi dituzu, baina badira bi gaztelaniazkoak, tartean “Viejo refranero” hori. Zerk eskatzen dizu hizkuntza bat edo beste?

Datozen moduan datoz. Hizkuntza bakoitzak dauzka bere berezitasunak, eta bakoitzak ematen dizu zerbait. “Viejo refranero”-ren kasuan, aitita-amamek erdaraz egiten dute, eta hala atera zen. Baina ez daukat horretarako irizpiderik.

Zerk batzen ditu diskoko kantuak?

Sonoritate ezberdinak nahi nituen. Bossa nova bat, sehaska bat, popa, musika orkestrala… Baina uste dut baduela diskoak logika bat. Ilun eta abar izenburua ere, hasieran, bere sonoritateagatik gustatu zitzaidan, baina, gero, ohartu naiz diskoarekin ere lotzen dela, lehen kantutik azkenera arteko bidea ilunabar baten antzekoa delako, goizean hasi eta gauera arte.

Aurrera begira, zer espero duzu?

Ba, ez dakit! Ni gustura gelditu naiz diskoarekin. Eta ingurukoak ere pozik eta gogotsu ikusten ditut. Espektatiba handirik gabe nago, halere. Datorrena datorrela, aurrera egingo dugu.

DATOZEN KONTZERTUAK

Maiatzak 22: Otxandioko kiroldegian.

Maiatzak 23: Iruñeko Zentral aretoan.

Maiatzak 29: Arrasateko Amaia antzokian.

Ekainak 11: Zumaiako Zumaiena aretoan.