Elkarrizketa: Bananas Donostialdeko boskote eraberrituak argi uzten du nondik datorkion eragina, edo zein den taldekideen arteko elkargunea, behintzat. 'Garun ta eztarri' lehen disko luzea kaleratu du iaz.... gehiago irakurri
Lehen diskoa kaleratu zuenetik zazpi urte igaro ondoren, 'Basa' izeneko lana kaleratu du Irungo (Gipuzkoa) posthardcore hirukoteak eta martxoan zuzenekoetan aurkeztuko du. Lehen kontzertuak Tolosan eta Irunen emango ditu.... gehiago irakurri
Kantari bizkaitarra 'Irteera argiak' diskoa aurkezteko azken kontzertuak ematen ari da. Horietako bat Uhagon aretoan eman zuen duela egun batzuk, eta bertan izan zen Urko Ansa, ikusi eta entzundakoaren berri luze eta zabal emateko.... gehiago irakurri
Skabidean taldeak laugarren diskoa atera du, 'Hiri zahar zikina'. Lanak reggae musika du oinarri, baina zenbait estilo nahasten ditu. Hilaren 19an emango dute lehen kontzertua, Donostiako Doka aretoan.... gehiago irakurri
Piztiak taldeak hogeita hamar urteko ibilbidea bete zuen 2021ean, eta hori ospatzeko 'XXX' izeneko diskoa kaleratuko du martxoaren 10ean. Lan horretan bere disko guztietako hainbat kanta bilduko ditu Ondarroako (Bizkaia) laukoteak, eta bi abesti berri.... gehiago irakurri
Usurbilgo (Gipuzkoa) taldearen hirugarren diskoa da, eta hauskortasunaren ideia kontzeptualaren inguruan osatu du. Musikalki, metal zein rock erritmoetatik abiatuta pop doinuetan lurreratzen dira Garate estudioan grabaturiko zortzi abesti hauek.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Seiurte Joan den urte bukaeran, Seiurte taldeak 'Cabo Cañaveral' izeneko diskoa kaleratu zuen. Taldea sortu zenetik ia mende laurden bat iragan delarik, Iokin Elortza gitarra jole eta kantari nagusiari galdera batzuk egin dizkiogu.... gehiago irakurri
Apirilaren 1ean ikusiko du argia 'Beiratu' izenburuko diskoak. Hamabi kantuez osatua dago eta dagoeneko aurresalmentan dago beren bandcamp plataforman.... gehiago irakurri
Kalean da 'Katebegia', Broken Brothers Brass Banden bosgarren diskoa; Iruñeko taldea haize instrumentuz osatua da. Inoiz baino kolaboratzaile gehiago daude, baita taldekide kantagile gehiago ere.
.... gehiago irakurri
Azken urteetan bakarka, Aizkorak Zorroztu taldean aritzen zen bitartean, sortutako 34 abesti jaso ditu musikari bilbotarrak lau diskotan. Horietako bi, 'Kontraindikazioak I' eta 'Kontraindizioak II', gaur estreinatu ditugu... gehiago irakurri