Elkarrizketa

Mikel Izarra

2026.06.09

Mikel Izarra

“Kultura erosoak garunak hustu eta hitzik gabe uzten gaitu”

Elkarrizketa: Eric Diharry

Normalean, elkarrizketak galdera eta erantzun soilak baino gehiago dira: miresten duzun artista ezagutzea, bere obra beste perspektibaz ikustea… edota zuritoa edan, lagunak egin eta bestelako urbilketak. Eric Dicharryrekin (Baiona, 1969) izandakoa horietakoa izan da. Transmutazioak disko berriaz hitz egiten hasi, eta literatura liburutik kanpora ateratzeko beharraz, antropologiaz, erritualaz, botereaz, kultur instituzioen “elektrokardiograma lauez” eta maitasunaz amaitu dugu hizketan.

Surrealismoaren, poesiaren eta deserosotasunaren artean mugitzen da Eric Dicharryren unibertsoa, baita elkarrizketan ere. Ospitaletik erantzun ditu galderak, batzuetan manifestu baten moduan, besteetan intuizioz eta irudiz beteriko jario batean. Transmutazioak ez da soilik disko bat: literatura, soinua, antropologia eta errituala nahasten dituen eta Dicharryren ibilbidea kristalizatzen duen objektu kolektiboa da. Eta, agian, baita gaur egungo kultura (eta zergaitik ez, elkarrizketa) “erosoaren” aurkako erresistentzia forma bat ere.

Erik-Dicharry-401x322

Eric Dicharry, Baionako (1969) artista eta musikaria.

Transmutazioak izenburua oso lotuta dago egoera batetik bestera aldatzeko edo pasatzeko ideiarekin. Nolako “transmutazioa” egiten du disko honek: pertsonala, artistikoa, politikoa, espirituala… edo dena batera?

Transmutazioak proiektuaren ideia orokorra izan zen literaturaren kontzeptua lehen Deus opusarekin hasitako liburutik kanpo gelditzen zenarekin jarraitzea. Deus lehen diskoak Pamiela argitaletxean argitaratutako Deus izen bereko lanetik hartu zuen izena. Lehen disko hartan Frédéric Desmedius gitarrista eta konpositorea izan nuen lagun, nire euskarazko poesia kontzeptual garaikidea bere etxolatxotik atera zedin. Liburutik kanpo ateratze hori nire teoria antropologikoekin lotuta zegoen, eta izenburuko artikulu bat sortu zuten.

Zure ibilbidean zehar leku askotatik lan egin duzu – musika, poesia, antropologia, performancea, ikerketa – eta etiketak beti baztertu dituzu. Transmutazioak programak azkenean lerro horiek guztiak sintetizatzen dituela edo prozesu ireki baten barruan beste geltoki bat izaten jarraitzen duela sentitzen duzu? Musikari bihurtu zara orain? Zuzenean joko duzu edo birarik egongo da?

Bide horri jarraitu nion Transmutazioak sortzeko. Nire erromerietan ezagututako beste sortzaile batzuei proiektua zabaltzea zen asmoa. Hortik dator Paris, Bordele eta Euskal Herriko sortzaileen presentzia. Intuizioz eta kidetasunez funtzionatzen dut beti. Nire begietara edo, hobeto esanda, nire belarrietara esatera ausartzen naizen jendea asaldatzen dut. Talentua duten gizakiak, eta, batez ere, beren apaltasunaren adimena dutenak. Garrantzitsuena egitea dela ulertzen duten pertsonak dira. Zesar eskultoreak zioen bezala, badira bi gauza gogaikarri. Egiten eta jakinarazten jakitea.

Hainbatetan kultura bizi, kolektibo eta ez-instituzionalizatua defendatu duzu, Zuberoako maskaradak adibide gisa jarriz. Nola eragiten du kulturaren ikuspegi horrek gaur egun musika egiteko duzun moduan?

Beti Deus lanetik ateratako testuak eskainita, inguratu eta proiektu kolektibo bat egiteko beharra izan dut edo bakoitzak elkar elikatu ahal du bakoitzak bere harria eraikinera ekarriz. Diskoa sarean entzungai izango da aurrerantzean. Hurrengo pausoa, objektua binilozko disko batean zehaztea da, Christophe Renard nire txikitako lagunaren lan grafikoa errespetatzeko; besteak beste, Magnum Photorako zuzendari artistiko gisa kolaboratu zuen. Garunen ihesa herrialdera itzularazteko modu bat. Behin biniloa ekoiztuta, data bira bat ezarriko dugu Euskal Herrian, Bordelen, Parisen, Berlinen eta New Yorken. Aspalditik ez dugu ezer espero erakunde esklerosidun eta autistengandik, GKEek (Gobernuz Kanpoko Erakundeek) bezala, diru publiko gehiena beren funtzionamendu propioan gastatzen baitute.

Eric Dicharryren performancea, 2025eko abuztiuan, Hats Arten, Donibane Garazin (Nafarroa Beherea).

Zure lana teoriaren eta praktikaren artean mugitzen da, hausnarketa intelektualaren eta esperientzia fisiko edo emozionalaren artean. Interesatzen al zaizu, hain zuzen ere, pentsamenduaren eta arte sorkuntzaren arteko bereizketa hori haustea?

Neka-neka eginda gaude zeharkakotasunari eta esperimentatzaileei gorrak diren kulturako funtzionarioei apurrak kuestionatzen. Gure leloa Do It Yourself. Ez gaude hemen musika gaztgabe eta hutsalaren sarien ereinotz fantastikoak biltzeko. Publikoaren bihotza ukitzeko gaude. Gutxi batzuen neuronak laztantzea lortzen badugu, gure GRAALera iritsiko gara. Binilozko diskoak ez gaitu beharko kontinenteak zeharkatzeko, Kerouac baten moduan jarraituko du bere bidea.

Errituak, ahozkotasunak eta inprobisazioak euskal kulturan duten garrantziaz hitz egin duzu inoiz. Zer geratzen da horretatik Transmutazioak bezalako lan esperimental garaikide batean?

Pentsamendua eta sorkuntza artistikoa txanpon beraren bi aldeak baino ez dira. Hesi guztiak apurtzeko nago. Unibertsitateetan eta arte eskoletan irakasleen profilen kaskartzea ikusten dudanean, profil atipikoek ospitale psikiatrikoetan edo espetxeetan lekua dutela iruditzen zait. Erakundeek ez dituzte aintzat hartzen olatuak, ezta tsunamiak ere. Elektrokardiograma lauak nahiago dituzte. Oszilazioek aztoratu egiten dituzte, dardara eragiten diete. Erreprodukzioa oso ondo dago. Klientelismoa. Modu ideologikoak.

Zure lan asko kultura “eroso” edo erraz kontsumitzeko moduko baten ideiaren aurka doazela dirudi. Zure ustez, arteak deseroso jarri, deskokatu edo gatazka sortu behar du zentzua izaten jarraitzeko? Ildo horretan, ze euskal artista garaikide dituzu gustoko?

Euskal Herriko antropologiaren unibertsitatea “ismo” batetik bestera pasatu da. Abertzaletasunetik feminismora. “Ismoen” beldur izua izan dut beti. Erradikaltasunak eta boterearen bilaketak gehiegikeria berberak ekartzen ditu beti. Boterea hartzea autokongruentzia da. Klonak dira, eta ertzak bakarrik iritsiko ez diren originaltasun ezizena atzamarraz ukitzeko keinua egiten dute. Papagaio gorbatadunak.

Zure ibilbidean etengabe agertzen da kolektiboaren ideia indibidualismoaren aurrean. Gaur egun espazio komun errealen galera edo merkantilizazioa sentitzen duzu, baita musikan eta kulturan ere? Zer egin genezake horren aurrean?

Transmutazioak borondate onez, norberaren dohainez, garaiaz, maitasunaz eta arimaz egindako lana da. Elementuetara irekitzen denari irekitzen zaion meditazio errituala. Pertzepzioaren ateak ireki dituzten guztiei eskaintza bat.

Aurreko lanetan material oso intimo eta pertsonaletatik lan egin duzu. Zein toki emozionaletatik sortzen da Transmutazioak eta zer lotura du zure aurreko lanekin?

Kultura erosoa modu iraunkorrean ezarri dute garunak hustu eta hitzik gabe, emoziorik gabe, afasiko uzten dituztenek. Munduko diktadura hortik hasi zen jada. Espiritu errebeldeak erresistentzia poltsak dira. Valiuma asmatu zuten industria farmazeutikoak, neuroleptikoak, opioideak gobernariekin lerrokatutako suppeloengatik zuzentzen dira, eta haiek beren mundu idealizatua asmatzen dute, praktikan eguneratuz.

Euskal kulturaren umorea, barrea eta dimentsio herrikoia asko ikertu dituzu. Arte garaikideak bere buruaz barre egiteko gaitasuna galdu duela uste duzu? Nola eragiten diote teknologia berriek, sare sozialen euskalduntzeak eta Adimen Aartifizialak?

Kontaktu zuzena, ukipenezkoa. Esku bat aurpegi bat laztantzen. Bi oin uhar baten kontra. Mundua txikitu dute. Ibaiak, itsasoa, ozeanoak. Elkarren kontra estutzea. Maitasuna da erantzun bakarra.

Hainbeste urtez diziplinen, formatuen eta hizkuntzen artean mugituz ibili ondoren, zer inspirazio, motibazio edo kuriosidade bilatzen duzu oraindik ere artean ilusioz aurrera egiteko?

Aurretik nire testu teoriko, praktiko eta poetikoen hasieraren deklinazio hutsa da.

ETIKETAK:Eric Dicharry; elkarrizketa 2026; Mikel Izarra; musika esperimentala