Ska eta reggae taldea da Autobus Magikoa, Oiartzunen sortua. Paul Sansebastian (bateria), Julen Etxebeste (baxua), Beñat Ibargoien (gitarra eta ahotsa), Xabi Belaunzaran (gitarra) eta Gotzon Retegi (ahotsa) kideek osatzen dute. Bost urteko ibilbidearen ostean, 2020an taldearen agurra iragarri zuten.