20.000 entzunalditik gora izan ditu Berri Txarraken singleak
Minutuz minutu, orduz ordu, atzoko egun osoan zehar etengabea izan zen Berri Txarraken single berriaren entzunaldi jarioa badok.info atarian. Goizeko 9etatik gaueko 9ak bitartean, atariko bisitariek 16.721 aldiz sakatu zuten playerra “Lemak, aingurak” entzuteko, eta gaur goizeko bederatzietan 20.200 entzunaldien langa gainditua zegoen.
Azaroaren amaiera kaleratuko du Berri Txarrakek ‘Denbora da poligrafo bakarra’.
Berri Txarrakek 20 urteko ibilbidea ospatzeko azaroan argitaratuko duen Denbora da poligrafo bakarra lan hirukoitzean “rocka ulertzeko hiru molde, hiru ikuspuntu (ia) kontrajarri” jaso dituela azaldu du taldeak. “Lemak, aingurak” kantua Ricky Falkner ekoizlearekin (Standstill, Love of Lesbian…) Madrilen grabatutako diskoan azalduko da, hain zuzen ere, taldeak bere ohiko soinua beste norabide batean jartzeko ahalegina egin duen diskoan. Pop doinu eta erritmo dantzagarrietan barneratu da hirukotea “Lemak, aingurak” kantuan, eta aurreikus zitekeen bezala, harridura eragin du jarraitzaile ez gutxirengan.
Sare sozialak izan dira kantuak piztutako ikusminaren lekuko. Badok.info-ko kantuaren bi estekak batuta, Facebook-en bidez 2.472 aldiz elkar banatu da eta Twitterren bidez 599. Twitterren izandako erreakzioetako batzuk bildu ditugu. Gehienek harridura azaltzen dute, baina gustukoa dute kantua:
- Traketz: “Peiremans+ burura etorri. Estiloen puretei ez zaie gustauko baina niri erritmoa barrurarte sartu zait”
- Urtzi Odriozola: “A ze aldaketa @berritxarrak-en abesti honetan! Garai berrietara egokitzen ez direnik behintzat ezin esan”
- Matxinada: “Brutala!”
- Jon Altza: “kantu berri berritzailea”
- Nacho Perez: “siguen innovando sin perder su esencia. Reminiscencias de F.A.Q. con un toque indiepop”
- Ainhoa Azkarate: “Itzela @berritxarrak -en abesti berria”
- Däyr: “Escuchando lo nuevo de Berri Txarrak ‘Lemak, aingurak’ en clase. Raro, raro, no es vuestro estilo. Pero tampoco suena mal.”
- Urtzi: “estilo berritu batean, ez dago gaizki”
- Unai Iturriaga: “Ezusteko ederra @berritxarrak-en aurrerapen lagina”
- Mikel Jauregi: “3-4 aldiz entzun dut segidan. Londresko klub indiezaleena ere hankaz gora jartzeko modukoa da ;)))”
- Marijo Deogracias: “Uauuu!! Gora pop-rock dantzagarria!!!”
- Iñigo Gonzalez: “Ezberdina. Berezia. ‘Play’ botoia sakatu dut hainbat aldiz dagoeneko. Seinale ona”
- Zihara Enbeita: ”@berritxarrak -ek dantzan gura gaitu dudarik barik. Edarra singlea”
- Haritz Petra: “#Temazo gustoko dut, fresko freskoa iruditzen zait, zorionak”
- Iker Bizkar: “Sekulakoa iruditu zait abestia, eta sekulakoa egindako ahalegina”
- Iruñe Astitz: “DESBERDINA, BRUTALA! Asko datsegit @berritxarrak-en “lemak, aingurak” abestia.. diska esku artean izateko irrikitan!”
- Roberto Diez: “Zorionak hirukote! !!! E B O L U Z I O A!!!! Diska erosteko irrikitan”
- 2mi: “Mundiala @berritxarrak -en single berria! Disko berriaren zain!”
- Gaizka Peñafiel: “Ez naiz @berritxarrak taldearen ohiko entzulea baina kanta berri hau itzel gustatu zait”
- Eh txo!: “Eztakit lar ondo ze esan Berrin kanta barrie entzunde egie esanda..”
- Haritz Pascual: “Eguna bukatu sorpresa batekin… Soinu berriarekin dator @berritxarrak en azken kanta, pop gitarrero ona”
- Izkander Fernandez: “El disco grabado en Madrid por @berritxarrak promete todo el riesgo que no se ha corrido hasta ahora. Sea cual sea el resultado, interesante”
- Gorka Camara: “Denbora da poligrafo bakarra”, @seiurte n antza hartu dotzat. Kalidadeak bide bakarra dauko”
badok.info-n ere iruzkina utzi dute hainbat bisitarik. Iritsi zen lehenengoa ingelesez idatzita dago, eta Sam-ek sinatzen du: “Incredible!! All my love for this awesome band!! Great song, great artists rock’n roll made from EH!!!!”
Berri Txarraken Facebook-eko orrian iritzi kontrajarriak eta sutsuak eragin ditu kantuak, muturrekoak zenbait kasutan, eta Twitterren baino eztabaida handiagoa sortu da kantua maite eta arbuiatzen dutenen artean.
2 IRUZKIN
Jox 14.10.08
Jaja, nik bakarrik 20 bat entzunaldi egin ditut…
urtzai 14.10.09
Artikulua irakurri eta berriz entzuteko aprobetxatuko dut! Zorionak bai Badok eta baita Berriri!