Musika

badok

2015.04.20

badok

Anariren kantu berria entzun liteke dagoeneko BADOKen

Sei urte igaro dira Anarik Irla izan estudioko aurreko lana plazaratu zuenetik (Bidehuts, 2009). Prest dauka dagoeneko bere lan berria: Zure aurrekari penalak. Eta BADOKen entzun liteke jada lan horretako lehen kantua, hemen sakatuta: ‘Orfidentalak’. Diskoa apirilaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango da Bidehutsen webgunean, eta maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira bidalketak egiten.

Anari_Zure aurrekari penalak

Anari, taldeko kideak eta beste adiskide batzuk. / emezeta

Anarik ohiko musikariak izan ditu bidelagun: Xabier Olazabal Drake (baxua), Borja Iglesias (gitarra), Mikel Abrego (bateria). Horiez gain, Karlos Osinaga Txap eta Jabi Manterola Lisaböko kideek, Mariano Hurtadok (Inoren Ero Ni) eta Joaquin Pascualek (Surfin’ Bichos, Mecromina) parte hartu dute grabaketan.

Maiatzaren bigarren erdian eskainiko ditu Anarik lehen zuzeneko kontzertuak.

Honako hauek dira lehen kontzertuak:

Maiatzaren 21ean: Bilboko Kafe Antzokian (+Moby Dick).
Maiatzaren 23an: Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (+Moby Dick).
Maiatzaren 28an: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Maiatzaren 30ean: Azkoitiko Mataderoan.
Ekainaren 4ean: Iruñeko Kafe Antzokian.